XSLaren edukia

Irakasleak

SUSANA CONEJERO LOPEZ

Ezagutza arloa
Oinarrizko Psikologia
Saila
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
susana.conejero@ehu.eus

2002an lizentziatua, 2010ean Psikologian Doktorea eta EHUko Irakasle Agregatua. Bere tesiaren izenburua Emozioak, barkamenarekiko jarrera eta tolerantzia, indarkeria-testuinguru eta taldeen arteko gatazkatsua den testuingurune batean: Euskadiko kasua”. Abiapuntu honek bere lehenengo ikerketa lerroa izan zen: testuinguru politikoan ematen diren emozioei buruzkoa, baita beste alderdi batzuei buruzkoa, hala nola, barkamena edo tolerantzia. Bigarren ikerketa lerroari dagokionez, emozio auto-kontzienteak, haien aurrekariak eta ondorioak, eta zehazki erru sentimenduak eta harrotasuna ikertu izan ditu. Era berean, genero ezberdintasunetan arreta berezia jarri du beti. Bere ikerkuntza-lanak 16 artikulu zientifikoen argitaratzea ekarri du. Halaber, 16 kapitulu idatzi ditu eta bi liburuki dituen liburu baten koordinatzailea da. Urte hauetan zehar hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du eta 50 lan baino gehiago aurkeztu ditu kongresu zientifikoetan. Gaur egun Gizarte Psikologiari buruzko Ikerketa Talde Kontsolidatuaren kidea da, “Kultura, Kognizioa eta Emozioa”.

Bere irakaskuntza-esperientzia dagokionez, 2006. urtetik aurrera unibertsitateko irakaslea da (lehenengo urteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta 2013. urtetik aurrera Euskal Herriko Unibertsitatean). Guztira sei irakasgai eman ditu eta horien artean, Emozioa eta Gaitasun Sozio-emozionalak, Oinarri Psikologikoak: Gizabanakoa eta Ingurune-Soziala eta Garapen Psikologikoaren Sustapena nabarmen