Krisantemoak, azaroaren 1a dela eta
- Photocampus
First publication date: 31/10/2024
NON: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. NOIZ: 2024ko urriaren 29an. NORK: Nuria González. UPV/EHU.
Lore batzuei lotu zaien sinbologiak gainditzen ditu loreak berak. Horietako bat krisantemoa da, baina haren esanahia aldatu egiten da kulturen arabera. Txinan bizitza-luzerarekin lotzen da; Japonian, zintzotasunarekin; Mendebaldean, errespetuarekin, bateaz ere hildako pertsona maiteei diegunarekin. Izan ere, krisantemoen loraketaren gailurra azaroan izaten da, eta azaroaren 1a santu guztien jai katolikoa da VIII. mendetik. Herenegun Maik krisantemo bat eraman zuen klasera. Bihar krisantemoen eguna izango da.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus