euskaraespañol

‘Hiri baratze ekologikoak’ udazkeneko ikastaroa

  • Event

When and where

07/10/2024

Location

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Zabalik dago jada Arabako Campuseko Baratze Ekologikoa koordinatzen duen UPV/EHUko irakasleek antolatutako ‘Hiri Baratze Ekologikoak’ ikastaro berrirako izena emateko epea, Kiribilore Permakultura hiriko nekazaritza ekologikoa sustatzen duen elkarteak eskainita.

Ikastaroa hiriko nekazaritza ekologikoan interesa duten pertsona guztientzat dago irekita, baina unibertsitate komunitateko kideek lehentasuna izango dute izena ematean.

Izena emateko azken eguna urriaren 7a da.

Ikastaroari buruzko informazio guztia Baratze ekologikoaren webgunean kontsulta daiteke.