euskaraespañol

Nazioarteko X. Sinposioa: "20 urteko aurrerapenak ahoko minbizian"

  • Event

When and where

From: 03/07/2024 To: 05/07/2024

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Datorren uztailaren 3tik 5era, “Minbiziaren Aurrerapenei buruzko Nazioarteko X. Sinposioa” egingo da Bizkaia Aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateko Estomatologia sailak antolatuta.  Ahoko minbizia oso patologia larritzat hartzen da, eta biziraupen-tasa txikia du, normalean oso fase aurreratuan detektatzen baita; diagnostiko goiztiarra funtsezkoa da prebalentzia murrizteko. Tradizionalki, minbizi mota horrek intzidentzia handiagoa izan du gizonengan emakumeengan baino, baina azken urteetan joera hori aldatzen ari da, eta gero eta emakume gehiagok pairatzen dute gaixotasun hori. Tabakoaren eta alkoholaren kontsumoarekin lotutako ohiturek patologia hori iragartzen dute.

Bilbon bilduko diren nazioko eta nazioarteko espezialistek ahoko minbiziaren hainbat alderdi jorratuko dituzte, bai hitzaldi eta saio klinikoetan, bai horretarako antolatutako tailerretan.

Informazio gehiago:

https://simposiocanceroral.com/

Programa:

https://semo.es/wp-content/uploads/2023/12/poster-x-siaco-2024-vertical-2023-12-18.pdf