Munduko Landareen II. Azoka
2016ko urriaren 1 eta 2a. UPV/EHUko Arboretum
Aurkezpena
Bost Kontinenteetako Landareen II. Azoka egin da 2016ko urriaren 1ean eta 2an Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuseko Arboretumean.
Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea izan ziren, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.
Iaz jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko.
Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 130 espezietako 1.700 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago, Bilbotik oso hurbil eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta (autobusak, aparkalekuak, sarbide onak, hitzaldi aretoak...). Beraz, leku egokia da horrelako azoka bat egiteko.
Gertakari hau urteroko hitzordu gisa finkatzea nahi genuke, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat zein bilduma-landareen zaleentzat.
Azoka
31 ekoizle etorri dira eta euren bildumak aurkeztu dizkigute. Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izan ditugu, oso prezio onean. Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.
Inguru pribilegiatu batean kokatu da azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako Campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.
Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu ahal izan dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili ahal izan dira. Umeentzako jolasgunea ere izan da.
Animatu nahi zaituztegu ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetariko batean.
Landare erakusleak
ZENBAKIA | IZEN KOMERTZIALA | EKOIZTEN DITUAN BARIEDADEAK |
---|---|---|
1 | PLANTAROMED MÁLAGA |
LANDARE USAINTSUAK, SENDAGARRIAK ETA SUKALDARITZAKOAK |
2 | LURBERRY MINTEGIA GIPUZKOA |
BASAFRUITUAK ETA FRUITU-TXIKIAK |
3 | VIVEROS ORTEL-CAMELIAS DEL ATLÁNTICO A CORUÑA |
BILDUMAKO CAMELIAK, MAGNOLIAK, ILEX, HYDRANGEAK… |
4 | LAVERGNE FRANTZIA |
LANDARE BIZIKORRAK, ZUHAITZ ETA ZUHAIXKA APAINGARRIAK |
5 | PEPINIERE LA ROSERAIE DE ST VINCENT FRANTZIA |
ARROSA UGARI |
6 | FLEURS DE GASCOGNE FRANTZIA |
BILDUMAKO PELARGONIUMAK |
7 | PLANTES MINIATURES FRANTZIA |
KAKTUSAK ETA LANDARE ZAPORETSUAK |
8 | TROPIQUE PRODUCTION FRANTZIA |
BANANIAS, PRILES, CRINGEMBRES, COLOCASIAS, … |
9 | HEMEROCALLIS RAMON GARCÍA BARCELONA |
HEMEROCALLIS, IRIS ETA PAGONIAK |
10 | PLANTAS VILLOR ASTURIAS |
TRADESCANTIAS, IRESINES, BEGONIAS ETA FUCHSIAK |
11 | GARAIA SDAD. COOP. BIZKAIA |
HUERTIK // LOREA ETA BARRAZKI ZOHIAK |
12 | TENJARDIN CANTABRIA |
ARTE TOPIARIOAN IRUDIAK |
13 | VIVEROS GREENATURA BIZKAIA |
BASOGINTZAKO LANDAREAK ETA LANDARE APAINGARRIAK |
14 | IABITI LANDARAK BIZKAIA |
MODU TRADIZIONALEAN HAZITAKO IRATZEAK |
15 | VIVEROS SUSTRAI MINTEGIAK NAFARROA |
GRAMINEOAK ETA BELAR BIZIKORRAK |
16 | CACTUS ISLAYA GIPUZKOA |
LANDARE ZUKUTSUAK ETA KAKTUSAK |
17 | FLORA DEL TRÓPICO MADRID |
ORKIDEAK |
18 | IRUN BONSAI GIPUZKOA |
BONSAIAK |
19 | LAFITTE FRANTZIA |
ZUHAIXKAK, BELAR BIZIKORRAK, KONIFERAK ETA FRUITU TXIKIAK |
20 | VIVEROS EL JARDÍN VALENCIA |
LANDARE TROPIKALAK ETA SUBTROPIKALAK |
21 | CÍTRICOS EL JARDÍN VALENCIA |
BILDUMAKO ZITRIKOAK |
22 | ECO-GARDENING SALA GRAUPERA BARCELONA |
5 KONTINENTETAKO ZUHAIXKA- ERAKOA ETA BIZIKORRA |
23 | VIVEROS ZUNOYAR GIPUZKOA |
ADENIUM OBESUM, BOUGAINVILLEA, DIPLADENIAS Y MANDEVILLAS, EUPHORBIA MILI, GARDENIAS, JASMINUM, … |
24 | AH ! LA FERME DES SAUVEURS FRANTZIA |
LANDARE USAINTSUAK |
25 | TROPIC FLORE FRANTZIA |
LANDARE EPIFITOAK, TILLANDSIAK ETA BESTE BROMELIA |
26 | PÉRIGORD PLANTES FRANTZIA |
SEMPERVIVUM, SÉDUM ETA GRAMINEAK |
27 | FOUGÈRES D´ICI ET D´AILLEURS FRANTZIA |
BILDUMAKO IRATZEAK |
28 | FLORAMA | BILDUMAKO ZUHAIXKAK ETA ZUHAITZAK |
LUMEN | BELAR BIZIKORRAK | |
FARGUETTES FRANTZIA |
CLEMATIAK | |
29 | LE PETIT GÉANT BARCELONA |
BELAR BIZIKORRAK ETA GRAMINEO APAINGARRIAK |
30 | BITE ME ! PLANTS BIZKAIA |
LANDARE KARNIBOROAK |
31 | SINGULAR PLANT BIZKAIA |
BILDUMAKO KAKTUSAK |
Datu praktikoak
- Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atondu dituzte Arboretum-eko inguruetan.
- Ordutegia: goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte.
- Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egon da. Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara izan da.
- (Opens New Window)Donostiatik EHUra helduera-bidea (Txorierri autobiatik) (pdf ,241,94 Kb)
- (Opens New Window)Kantabriatik EHUra helduera-bidea (A8) (pdf ,235,70 Kb)
- (Opens New Window)Arrigorriagaren autobide irteeratik EHUra helduera-bidea (pdf ,213,95 Kb)
- (Opens New Window)Autobus zerbitzu berezia: Ordutegiak (pdf ,207,88 Kb)
Ekintza osagarriak
- Erakusketak: Arboretum-eko anfiteatroan, Basogintzarako hasien erakusketa eta "Chamae" ongarri naturalaren erakusketa izan da. Biak 12etan izan dira. Gainera, BFAko " Martintxune " deitutako Mintegiko landare-erakusketa egon da, interes bereziko aldeetako errekuperaziorako erabilitako landareena.
Beste aldetik, Landareen zainketarako tresnen erakusketa bat egon da (Mis herramientas para el jardín) eta liburu stand bat (Librería ELKAR Liburudenda) - Bisita gidatuak: Urriaren 1ean eta 2an Arboretumetik bisita gidatuak antolatu ditugu ezagutuarazteko. Egun bakoitzean bi bisita gidari batekin egon da: larunbata 10.30etan erderaz izan da eta 12.30etan euskaraz. Biharamunean, 10.30etan euskeraz eta 12.30 erderaz izan dira.
- Aisialdia: Azokagunearen barruan bisitariak txosna batean inguruko produktu desberdinak dastatzeko aukera izan du, baita Arboretumeko bidezidorretan zehar ibilaldiak egiteko ere.