Munduko Landareen III. Azoka
2017ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean. UPV/EHUko Arboretum
Aurkezpena
Munduko Landareen III. Azoka egingo da 2017ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuseko Arboretumean.
Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.
2005. urtean jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izan ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko.
Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 130 espezietako 1.700 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago, Bilbotik oso hurbil eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta (autobusak, aparkalekuak, sarbide onak, hitzaldi aretoak...). Beraz, leku egokia da horrelako azoka bat egiteko.
Gertakari hau urteroko hitzordu gisa finkatzea nahi genuke, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat zein bilduma-landareen zaleentzat.
Azoka
36 erakusketarik berretsi dute etorriko direla eta euren bildumak aurkeztuko dizkigutela. Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izango ditugu, oso prezio onean. Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.
Inguru pribilegiatu batean kokatuko da azoka, UPV/EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.
Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu ahal izango dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili ahal izango dira. Umeentzako jolasgunea ere izango da.
Animatu nahi zaituztegu ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetariko batean.
Landare erakusleak
ZENBAKIA | IZEN KOMERTZIALA | EKOIZTEN DITUAN BARIEDADEAK |
---|---|---|
1 | PLANTAROMED Málaga |
Landare aromatikoak eta sendabelarrak |
2 | VIVEROS ORTEL A Coruña |
Camelias, Magnolias, Ilex , … |
3 | FLEURS DE GASCOGNE Frantzia |
Bidumako pelargoniums |
4 | PLANTES MINIATURES Frantzia |
Landare kaudiziformeak, Euphorbia y landare zukutsuak |
5 | FLORA DEL TRÓPICO Madrid |
Tropikoko orkideak |
6 | LAFITTE Frantzia |
Zuhaitzak eta zuhaizka apaingarriak |
7 | VIVEROS EL JARDÍN Valencia |
Landare tropikalak eta subtropikalak |
8 | CÍTRICOS EL JARDÍN Valencia |
Bildumako zitrikoak |
9 | SALA GRAUPERA Barcelona |
Landare apaingarriak |
10 | VIVEROS ZUNOYAR Gipuzkoa |
Landare apaingarriak: Dipladenia, Bouganvillea, Euphorbia Mili, Sansevieria,… |
11 | PERIGORD PLANTES Frantzia |
Senpervivuum, sédum eta gramineak |
12 | FOUGÈRES D´ICI ET D´AILLEURS Frantzia |
Bildumako iratzeak |
13 | LES ROSES ANCIENNES DU JARDIN DE TALOS Frantzia |
Antzinako arrosa-landareak |
14 | BALANTIUM A Coruña |
Iratzeak |
15 | IABITI LANDARAK Bizkaia |
Modu tradizionalean hazitako iratzeak |
16 | TROPIC FLORE Frantzia |
Bromeliak, Tillandsia-n espezializatua |
17 | VIVEROS GREENATURA Araba |
Basogintzako landareak eta landare apaingarriak |
18 | CACTUS ISLAYA Gipuzkoa |
Kaktusak eta landare zukutsuak: aloe, haworthia, rebutia, echeveria, cotyledon Adromischus, sulcorebutia, gymnocalycium, echinocereus, etabar |
19 | LE PETIT GÉANT Barcelona |
Belar bizikor eta gramíneo apaingarriak |
20 | AH ! LA FERMÉ DES SAVEURS Frantzia |
Landare aromatikoak eta sendabelarrak |
21 | IRUN BONSAI Gipuzkoa |
Bonsaiak |
22 | LURBERRY MINTEGIA Gipuzkoa |
Basafruituak eta fruitu txikiak |
23 | SINGULAR PLANT Bizkaia |
Bildumako kaktusak, Lithops-en espezializatua |
24 | PÉPINIÈRE MICHEL LUMEN Frantzia |
Landare bizikorrak eta asiarrak |
25 | PÉPINIÈRE DES FARGUETTES Frantzia |
Clematiak |
26 | TENJARDÍN Cantabria |
Arte topiarioan piezak |
27 | PLANTAS VILLOR Asturias |
Fuchsiak eta Begoniak |
28 | ROSERAIE DE SAINT VINCENT Frantzia |
Arrosa-landareak |
29 | EL OASIS DEL CANTÁBRICO Santander |
Palmondoak |
30 | BITE ME! PLANTS Bizkaia |
Landare karniboroak: Sarracenia y Dionaeas |
31 | VIVEROS SUSTRAI MINTEGIAK Nafarroa |
Landare bizikorrak eta lastodunak |
32 | LA PIVOINE BLEUE Frantzia |
Paeoniak |
33 | ATAUNE USTIAPENA Bizkaia |
Zukaixka-erako landareak eta herrestariak |
34 | MIS HERRAMIENTAS DE JARDÍN Asturias |
Lan-tresnak eta lorategirako artisau-osagarriak |
35 | LIBRERÍA ELKAR LIBURUDENDA Bizkaia |
Liburudenda |
36 | MUNDO BEGONIA Gipuzkoa |
Begoniak |
Datu praktikoak
- Sarrerak: Sarreraren salneurria euro bat da (12 urtetik beherako umeentzat dohainik). Azokako sarreran erosten dira.
- Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.
- Ordutegia: goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte.
- Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango da.
- (Opens New Window)Donostiatik UPV/EHUra helduera-bidea (Txorierri autobiatik) (pdf ,241,94 Kb)
- (Opens New Window)Kantabriatik UPV/EHUra helduera-bidea (A8) (pdf ,235,70 Kb)
- (Opens New Window)Arrigorriagaren autobide irteeratik UPV/EHUra helduera-bidea (pdf ,213,95 Kb)
- (Opens New Window)Autobus zerbitzu berezia: Ordutegiak (pdf ,79,46 Kb)
Ekintza osagarriak
- Erakusketak: Arboretum-eko anfiteatroan, Basogintzarako hasien erakusketa eta BFAko " Martintxune " deitutako Mintegiko landare-erakusketa egongo da, interes bereziko aldeetako errekuperaziorako erabilitako landareena. Gainera, FERTINYECT konpainiaren presentzia izango dugu, prebentzioko tratamenduetan eta zuhaitzen apainketa berrikuntzan aurkezten dena.
- Aisialdia: Azokagunearen barruan bisitariak txosna batean inguruko produktu desberdinak dastatzeko aukera izango du, baita Arboretumeko bidezidorretan zehar ibilaldiak egiteko ere.