Info_Qué Hacemos LarrakoEtxea

Zer egin dezakegu?

Larrako Etxea informazio bulegoa

Honako tramite hauek egin ditzakezu Larrako Etxea informazio bulegoan:

Izapidea Oharrak Adi! Informazio gehigarria
Informazio orokorra

UPV/EHUri buruzko edozein kontsulta egin ahal diguzu; gure eskumenekoa ez bada, lagunduko dizun norbaitengana joko dugu.

Larrako Etxearen ordutegia, informazio orokorra eta harremanetarako datuak

Iradokizun postontzia

Beranduen, 24 orduko epean erantzuten dugu.

Erregistro Orokorra

Larrako Etxea, UPV/EHUko Erregistro Orokorreko Bulegoa.

Esteka honetan ikus dezakezu Erregistro Orokorraren informazio guztia: UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Informazioa.

Erregistro Orokorraren bulegoetako ordutegia

 

Bizkaiko Campuseko Ostatu Zerbitzua

OSTATU Zerbitzua

Kontsultagai dituzu Bizkaiko Campusean izan ditzakezun ostatu mota ezberdinak.

Bizkaiko Campuseko pisuei eta logelei buruzko informazioa ere eskura dezakezu.

Informazio hori eskuratzeko, esteka honetara joan behar duzu: OSTATU zerbitzua eta sartu erabiltzailea eta pasahitza.

Erabiltzaile eta pasahitz hauek:

  • Unibertsitateko kide direnek LDAP gakoak.
  • LDAP gakorik ez duten pertsonek ERREGISTRATU estekan sakatu behar dute. Automatikoki, sistemak sortzen ditu erabiltzailea eta pasahitza, aldi baterakoak, informazioa eskuratu ahal izateko.

Honakoak kontsulta ditzakezu: Egoitzak, ikastetxe nagusiak eta bestelako ostatuak.

Kontsulta egin dezakezu telefonoz (94 601 7143) zein posta elektronikoz  (ostatu-bi@ehu.eus)

Arreta pertsonalizatua behar baduzu, hartu aurretiko hitzordua hitzordu eta kontsultetarako formularioan.

Hitzordu eta kontsultetarako formularioa

 

Bizkaiko Campuseko Ostatu Zerbitzuaren informazio orokorra

OSTATU Zerbitzuan alokairurako eskainitako pisuak eta logelak ikus ditzakezu.

Jabeek etxebizitza edo logelak alokairuan jar ditzakete. Zer dokumentazio eskatzen den jakiteko, Jabeak estekan sakatuta kontsulta dezakezu.

Jabeentzako atala (nola eskaini pisu edo logela bat, eta baldintzak)

 

Unibertsitaterako garraioa

Unibertsitate garraioari buruzko informazioa esteka honetan lor dezakezu: Unibertsitaterako garraioa. Garraioari buruzko informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan idazkaritzarekin edo zure ikastegiko administratzailearekin.  
Tituluak jasotzeko Larrako Etxean

Bizkaian bizi direnek eta lizentziatura, gradu edo masterreko ikasketak Gipuzkoako edo Arabako campusetan ikasi dutenek titulua Larrako Etxera eramateko eska dezakete. Tramite hori egiteko, beren ikastegiko idazkaritzara jo beharko dute.

Berezko tituluetako ikasleek titulua  Larrako Etxean jaso dezakete, non bizi diren alde batera utzita.

Titulua jasotzeko:

  • Interesdunak, NANa, gidabaimena edo beste agiri bat aurkeztuta.

Ezin bazara etorri, beste bati baimena eman ahal izango diozu zure izenean jaso dezan. Horretarako, dokumentu hauek behar dira: 

Informazio gehigarria BOEn

UPV/EHUko Tituluen Atalean tituluaren benetako kopiak eska ditzakezu. Dagokion abonu-agiria eskatu behar duzu zure ikastegian, eta ordaindu ondoren, jatorrizko tituluarekin batera aurkeztu. Bertaratu aurretik, jarri harremanetan Tituluen Atalarekin.

Hautazko kredituen aitorpena orokorrean

Graduko ikasketetako kredituen aitorpena.

Graduko ikasketetako kredituen aitorpenari buruzko informazioa, orokorrean

Kontsultatu Akademia Arautegiak

Kirol Zerbitzua

Kirol Zerbitzuaren informazio orokorra, kredituen aitorpena, ikastaroetako izen-emateak, etab., Bizkaiko Kirol Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko.

Bizkaiko Kirol Zerbitzuaren webgunea

Kirol jardunengatik kredituen aitorpena ziurtagiria eskatzeko

Bilbao Kirolak erakundeko karneta

Izapideak nahitaez online egin behar dira.

Zalantzarik baduzu, harremanetan jar zaitezke Kirol Zerbitzuarekin edo Larrako Etxeko Informazio Bulegoarekin.

Bilbao Kirolak erakundeko txartela: Alta eta berritzea

Zalantzak, Bizkaiko Kirol Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Sarbidea

Euskal Herriko unibertsitatera sarbideari buruzko informazioa ikus dezakezu esteka honetan: Sarbidea

Larrako Etxearen ordutegia

Jendarentzako arreta, kokapena eta harremanetarako

Bekak eta laguntzak

Ikasteko bekei eta laguntzei buruzko informazioa esteka hontetan lor dezakezu: Bekak eta laguntzak

Larrako Etxearen ordutegia

Jendearentzako arreta eta ordutegia

Matrikulak eta tasak

Matrikulei edo tasei buruzko kontsultaren bat egin behar baduzu, formularioa bete dezakezu.

Jarri harremanetan Matrikula Zerbitzuarekin (94 601 8026)edo Tasen Zerbitzuarekin (94 601 5811), edo idatzi helbide elektroniko honetara: ggoie.gradutasak@ehu.eus

Harremanetan jartzeko

IAZ (Ikasleentzako Argibide Zerbitzua)

Zerbitzu honek orientazio jarduerak planifikatzen eta garatzen ditu, bai unibertsitatera sartzen diren unibertsitate aurreko ikasleentzat, bai unibertsitateko ikasleentzat.

Bilboko IAZren ordutegia

Zalantzak argitu ahal izateko, komeni da Zerbitzuarekin harremanetan jartzea  eta hitzordu bat adostea. Telefonoa: 94 601 7121 helbide elektronikoa: sou@ehu.eus

Ikasleentzako Argibide Zerbitzua (IAZ)

BakQ txartela BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko baliabide bat da. Horren bidez online egin ahal izango dituzu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan. Tramite elektronikoak ere egin ahal izango dituzu. BakQ Ziurtagiriaren eskaera Ziurtagiri digitalen erabilera ahalbidetzen duen edozein egoitza edo bulego elektronikotan identifikatu ahal izango zara.