Munduko Landareen VIII. Azoka
2024ko urriaren 5ean eta 6an. UPV/EHUren Arboretumean
Aurkezpena
Munduko Landareen VIII. Azoka egingo da 2024ko urriaren 5ean eta 6an Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campuseko Arboretumean.
Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.
2015. urtean jaio zen landare-ekoizleen bilgunea izateko, munduko bazterretako hainbat espezie eta barietate erakutsi ahal izan ditzaten. Erakusleiho bat eskaini nahi da merkataritzako harremanak hobetzeko eta, aldi berean, landare-hazkuntzako tekniken eta ezagutzen berri elkarri emateko.
Azoka lekua, Arboretuma, 2008an inauguratu zen, 19 hektareako azalera du, eta bertan badira 130 espezietako 1.700 zuhaitz, munduko bost kontinenteetakoak. Interes botaniko handia izateaz gainera kokaleku pribilegiatuan dago, Bilbotik oso hurbil eta behar diren zerbitzu guztiez hornituta (autobusak, aparkalekuak, sarbide onak, hitzaldiaretoak...). Beraz,lekuegokiadahorrelako azokabat egiteko.
Gertakari hau urteroko hitzordu gisa finkatzea nahi genuke, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat zein bilduma-landareen zaleentzat.
Azoka
44 erakusketarik berretsi dute etorriko direla eta euren bildumak aurkeztuko dizkigutela. Bost kontinenteetako landareak miretsi eta erosi ahal izango ditugu, oso prezio onean. Gehienak ezezagunak dira gure latitudean, baina erraz hazi ahal izango ditugu lorategi eta balkoietan.
Inguru pribilegiatu batean kokatuko da azoka, EHUko Arboretumean hain zuzen, Leioako campusean. Leku horrek sekulako interesa du botanikari eta landarezaleentzat.
Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu ahal izango dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili ahal izango dira.
Animatu nahi zaituztegu ordu atsegin batzuk pasatzera Bizkaiko naturagune ederrenetariko batean.
Landare erakusleak
IZENA ETA PROBINTZIA | PRODUKTUA |
---|---|
PÉPINIÈRE MICHEL LUMEN AQUITANIA FRANCIA |
BELAR BIZIKOR ETA ASIARRAK |
ALEKA HAZIAK GIPUZKOA |
BERTAKO HAZI EKOLOGIKOAK |
ASTROPHYTUMLAND VALENCIA |
BILDUMATAKO KAKTUSAK |
ASTURPLANTA ASTURIAS |
PEONIAK ETA AMARYLLIS BELLADONNA |
ATAUNE USTIAPENA BIZKAIA |
ZUHAIXKERAKO LANDAREAK ETA FRUITUDUNAK |
BALANTIUM A CORUÑA |
ZUHAITZ- IRATZEAK |
BASALAR EGUZKILOREAK BIZKAIA |
EGUZKILOREAK |
BEGONIAS&MAS MÁLAGA |
BEGONIAK, LABISIAK ETA LURREKO LANDAREAK |
BERTOKO BASOA BIZKAIA |
KLIMA ATLANTIKOKO BERTOKO ZUHAITZAK |
BITE ME! PLANTS BIZKAIA |
LANDARE KARNIBOROAK |
BROMELIA BCN BARCELONA |
TILLANDSIAK |
CACTUS ISLAYA GIPUZKOA |
KAKTUSAK ETA LANDARE ZUKUTSUAK |
DORCHAIN PAYSAGES MINIATURES LAFITTE TOUPIÈRE (FRANCIA) |
MINIATURAZKO PAISAIAK ETA LANDARE EGOKITUAK |
ECUADORQUIDEAS ECUADOR |
ORKIDEAK |
EL CAMPITO VERDE MADRID |
AROIDEAK, ZUKUTSUAK ETA BESTEAK |
EUROTROPICAL PLANTS MÁLAGA |
HOYAK, ARAZEAK ETA LANDARE TROPIKALAK |
FARGUETTES FRANCIA |
CLEMATIAK |
FLORA DEL TRÓPICO MADRID |
TROPIKOKO ORKIDEAK |
GREEN ART GUADALAJARA |
EKOSISTEMAK ETA KOKEDAMAK |
HORTIVER LOMBRICULTURE ET EXTRAITS VEGETAUX AUVERGNE RHÔNE ALPES (FRANCIA) |
ZIZAREEK EGITEKO KONPOSTA |
IABITI LANDARAK BIZKAIA |
MODU TRADIZIONALEAN HAZITAKO IRATZEAK |
IRISAIE DE PAPON AQUITANIA (FRANCIA) |
IRISAK |
IRUN BONSAI GIPUZKOA |
BONSAI UGARI |
LA ROSERAIE DE SAINT VINCENT SAINT VINCENT (FRANCIA) |
ARROSA LANDARE UGARI |
LE PETIT GÉANT BARCELONA |
BELAR BIZIKORRAK ETA LASTODUN APAINGARRIAK |
LURBERRY MINTEGIA GIPUZKOA |
BASAFRUITUAK |
LURREKO AROMÁTICAS LA RIOJA |
BELAR USAINTSUAK ETA SENDAGARRIAK |
MUNDIFLORA EUROPA CASTELLÓN |
ORKIDEAK |
PEMAN LIBURUDENDA BIZKAIA |
LIBURUDENDA |
PÉPINIÈRES DUPOUY AQUITANIA (FRANCIA) |
BILDUMATAKO ZITRIKOAK |
PÉRIGORD PLANTES DORDOGNE- PERIGORD (FRANCIA) |
SENPERVIVUUM, SEDUM ETA LASTODUNAK |
PLANÉTE PELARGONIUM AQUITANIA- LANDAS (FRANCIA) |
BILDUMAKO PELARGONIUMAK |
PLANTABRUTT MÁLAGA |
BROMELIAZEAK |
PLANTES MINIATURES CAHORS (FRANCIA) |
LANDARE KAUDIZIFORMEAK, EUPHORBIA ETA ZAPORETSUAK |
SUCCULOVERS CÁDIZ |
ECHEVERIAK ETA INPORTAZIOKO AEONIUNAK |
TODOPLANT BULBOSAS SEVILLA |
SUDAFRIKAKO LANDARE ERRABOILDUNAK. UDABERRIKO ETA UDAZKENEKO ERRABOILAK |
TOKIBONSAI BIZKAIA |
BONSAI LANDATZEKO TRESNAK |
VIVERO EL ALAMILLO (ALONSI NAVARRO) MÁLAGA |
LANDARE USAINTSUAK ETA SENDAGARRIAK |
VIVEROS EL JARDÍN VALENCIA |
LANDARE TROPIKALAK ETA SUBTROPIKALAK |
VIVEROS GREENATURA ARABA - BIZKAIA |
BASO-LANDAREAK, APAINGARRIAK ETA ZAHARBERRITZEKO |
VIVEROS LIMBO CANTABRIA |
ASTIGAR JAPONIARRRAK, URKIAK ETA LANDARE APAINGARRI ETA BITXIAK |
VIVEROS ORTEL A CORUÑA |
BILDUMATAKO CAMELIAK, MAGNOLIOAK ETA HYDRANGEAK |
VIVEROS ZUNOYAR MINTEGIAK GIPUZKOA |
BOUGAINVILLEAK, CALADIUM, DIPLADENIAK, MANDEVILLAK, EUPHORBIA MILII, JASMINUM, SANSEVIERIA, etabar |
VIVERS SALA GRAUPERA BARCELONA |
KLIMA MEDITERRANEOKO LANDAREAK: ZUHAIXKA-FORMAKOAK ETA BIZIKORRAk |
Datu praktikoak
Sarrerak: Dohainik
Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.
Ordutegia: Larunbatean goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte eta igandean, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte izango da.
Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Autobus zerbitzua, bai larunbatean bai igandean izango da.
- (Opens New Window)Astrabudutik autobus zerbitzu berezia: Ordutegiak (pdf ,106,98 Kb)
- (Opens New Window)Leioatik autobus zerbitzu berezia: Ordutegiak (pdf ,107,27 Kb)
- (Opens New Window)Donostiatik UPV/EHUra helduera-bidea (Txorierri autobiatik) (pdf ,241,94 Kb)
- (Opens New Window)Kantabriatik UPV/EHUra helduera-bidea (A8) (pdf ,235,70 Kb)
- (Opens New Window)Arrigorriagaren autobide irteeratik UPV/EHUra helduera-bidea (pdf ,213,95 Kb)