-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Euskal kobazuloetan Paleolitoko labar-artea
-
UPV/EHU itsas ikerketaren eta iraunkortasunaren abangoardian dago Itsasgunearen abian jarrita
-
Bi errektore berri gure galerian
-
Asociación Sostenibilidad y Arquitectura elkartearen aitortza jaso dute arkitekturako ikasleek
UPV/EHUko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa, SER katearen GJH saria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/06/12
![](https://www62.ehu.eus/documents/10136/45170887/UPV-EHU-premio-ODS-SER-cadena.jpg/6b956398-8fee-0ae4-c1a2-8e06cb50b042?t=1718183682633)
Euskal Herriko Unibertsitateko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroak SER katearen saria jaso du GJH sarietan, bere BECold teknologiagatik; izan ere, hozte kriogenikoa birziklatutako CO2rekin erabiltzen du taladrinak ordezteko (petroliotik eratorritako jariakina, mekanizazio bidezko fabrikazio prozesuetan ebaketan erabiltzen dena). Teknologia horrek nabarmen murrizten du karbono aztarna, % 50 eta % 90 artekoa, taldeak egindako bizi-zikloaren analisien arabera.
‘Hozte kriogenikoaren aplikazioa olio mineralaren emultsio konbentzionalak ordezteko’ programak "Oparotasuna" kategorian irabazi du saria. UPV/EHUko ekimenaren zazpigarren edizioa da aurtengoa, eta Luis Norberto López de la Callek koordinatzen du. Zorionak talde osoari eta Iraunkortasun Zuzendaritzari!
Programari buruzko informazioa eta bideoak hemen:
www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/olio-emultsioak-ordezteko
Sarien gala: tinyurl.com/5cvafft8