Alberto Martinez Osasun sailburuak Euskal Herriko Unibertsitatea bisitatuko du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/10/28, 09:30 - 10:00
Ordutegia
Astelehena : 09:30 - 10:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, urriak 28, 9:30ean, Alberto Martinez Osasun sailburua, Eva Ferreira errektoreak eta Joseba Pineda ikastegiko dekanoak lagunduta, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean izango dira. Unibertsitateko eta Osasun Saileko agintariek bilera egingo dute, eta, ondoren, sailburuak eta errektoreak fakultateko ikasleekin topaketa izango dute.
Ikasleekin egingo den bileraren hasieran, 9:30ean, Gradu Aretoan, kazetari grafikoek irudiak hartu ahal izango dituzte.
10:00etan, ikasleen bilera amaitu ondoren, Osasun sailburuak eta errektoreak komunikabideekin topaldi laburra egingo dute, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoaren atarian.