Odol ematea
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2024/10/07 Noiz arte: 2024/10/11
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Urriaren 3an, Unibertsitate Osasuntsuen Eguna da. Osasuna Sustatzen duten Unibertsitateen Espainiako Sarearekin (REUPS) lankidetzan, Euskal Herriko Unibertsitateak erronka bat lortzen parte hartuko du. Asmoa da erronkan parte hartzen duen unibertsitate bakoitzak odola emateko gune mugikorrak antolatzea eta partaide guztien artean 10.000 odol-donazio lortzea urrian zehar (#Reto10.000).
Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa Fundazioaren odol unitate mugikorrak, 9:30etatik 13:30etara, izango dira UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko ondorengo zentroetan:
- Urriak 7, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Donostia.
- Urriak 8, Ignacio M. Barriola zentroa.
- Urriak 9, Psikologia Fakultatea.
- Urriak 10, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea.
- Urriak 11, Kimika Fakultatea.