Fernando Buesa Fundazioaren XXII. mintegia
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2024/10/24 Noiz arte: 2024/10/25
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Frankismoaren eta terrorismoaren ondoriotasunak. Horien memorien eta biktimen aintzatespena
Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Legeak berretsi egin ditu jada 2007ko legean egindako ahalegina eta konpromisoa, 1936ko estatu kolpearen, eragin zuen gerra zibilaren eta bere ondorengo erregimen frankistaren biktimen egia, justizia eta erreparaziorako eskubideak aitortuko bazaizkie. Arau berri horretan, biktima horiek oroitarazteko beharra ezartzen da, eraikitzen ari garen herri proiektuaren euskarri eta lotura izango den memoria demokratikoaren adierazpen gisa.
Fernando Buesa Blanco Fundazioaren XXII. Mintegia, Euskal Herriko Unibertsitateko Valentín Foronda Gizarte Historiako Institutuarekin batera antolatua, saiatuko da errealitate horri aurre egiten, errealitate hori azaltzen duten kausak aztertzeko eta gizarte arloan konponbideak bilatzeko, eremu hori eta legala, errealitatea eta egunerokotasuna, formaltasuna eta araugintza, bat ez etortzerik eta horien arteko desadostasunik izan ez dadin.
Bertaratzea doakoa da, baina beharrezkoa da honako formulario hau beteta izena ematea: Izena emateko orria
Informazio gehiago.
Online mintegia
Bertara ezin litezkeen pertsonek mintegia ikusentzun ahal izango dute streaming bidez.