Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak Gizarte Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/10/02, 11:30
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
I.M.Barriola zentroaren kanpoaldean
Carlos Santamaría Zentroa (euria)
Aurten ere, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak bat egingo du urriaren 2an ospatuko den Gizarte Hezkuntzaren Nazioarteko Egunarekin. Egun horretan, Gizarte Hezkuntzako Gradua eskaintzen duten unibertsitate guztiek programazio propioak eskaintzen dituzte. Euskal Herriko Unibertsitatearen kasuan, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak bere programazioa prestatu du, Gizarte Hezkuntzako, Deustuko Unibertsitateko eta Euskal Herriko Gizarte Hezitzaileen Elkargoko irakasle, ikasle eta profesionalen laguntzarekin
Egunak ospakizuna eta hausnarketa uztartzen ditu; horrela, goizean, gosari hezitzailearen ondoren, gaur egungo hezkuntza sozialari buruzko tailerrak eta eztabaidak egingo dira. 12:00etatik 13:00etara, hainbat gairi buruzko talde-eztabaidak izango dira. Bazkalostean, arratsaldean, 17:00etan, mahai-inguru bat egingo da, eta adituek parte hartuko dute ‘Zer aldaketa behar ditu Gizarte Hezkuntzak egungo munduan eragiteko?’ galderaren inguruan. Mahai-inguruan parte hartu dute: Ainhoa Martín, Hurbildu programako gizarte-zerbitzuetako aholkularia; Nerea Kortajarena, gizarte-hezitzailea; Jesús Vilar, Ramón Llull Unibertsitateko irakaslea; eta Elena Aycart, gizarte-hezitzailea eta Gizarte Hezitzaileen Elkargoen Kontseilu Nagusiko gobernu-batzordeko kidea.