Hitzaldia: ‘¿Qué es la corrupción y cómo se combate?’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/10/24, 17:00
Kokapena
Graduen aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Elkano)
Elcano 21. -48008- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, urriak 24an, 17:00etan, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian “¿Qué es la corrupción y cómo se combate?” hitzaldia izango da. Norberto Javier de la Mata UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna, ekitaldiko hizlaria izango da. ELSA (European Law Student´s Association), zuzenbide ikasleen nazioarteko elkartea, izan da hitzaldia antolatu duena.
"Ustelkeria garrantzi handiko arazoa da Espainian. Ustelkeriatzat hartzen da bitarteko publikoak norberaren edo besteen onurarako manipulatzen dituzten pertsona baten edo batzuen ekintza edo ez-egitea, bitarteko horien helburuak desitxuratuz, zerbitzatu eta onura ekarri behar zieten herritar guztien kalterako. Hitzaldi honetan, Norberto J. de la Mata Barrancok, Zigor Zuzenbideko katedradunak, gertaera garrantzitsu honen zertzelada labur batzuk emango dizkigu ", azaldu dute ELSAtik.