euskaraespañol

Katalisiari buruzko XXIX. Kongresu Iberoamerikarra

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/09/23 Noiz arte: 2024/09/27

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Bilbok Katalisiaren XXIX. Kongresu Iberoamerikarra (CICAT2024) hartuko du irailaren 23tik 27ra. 400 ikertzailek baino gehiagok hartuko dute parte jardunaldi hauetan, "Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzera bideratutako mundu aldakor baterako berritzen" lelopean.

“Prozesu kimiko iraunkorren garapenak erregaien zein elikagaien, produktu kimikoen eta energiaren prestaketa hartzen du. Helburua hondakinen ekoizpena eta prozesua aurrera eramateko behar den energia minimizatzea da, baita nahi ez diren produktuak ekonomia zirkularra lortu arte eraldatzea eta berrerabiltzea ere", azaldu dute antolatzaileek.

Inaugurazio ekitaldian UPV/EHUko Ikerketa errektoreorde Inmaculada Arostegi egongo da. CICAT2024ren hasierako hitzaldia, " Diseño de catalizadores para una química sostenible " izenburupean, Avelino Corma irakasleak emango du. Valentziako Teknologia Kimikoaren Institutuaren sortzailea da, eta nazioartean ospe handiena duen ikertzaile espainiarra da. 1.400 argitalpen eta 200 patente baino gehiago ditu.

Informazio gehiago: XXIX CICAT Bilbao 2024