euskaraespañol

‘Korrika Erresistentziarik gabe!’ III. Unibertsitate karrera

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/11/10, 10:30

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Antibiotikoen erabilerari buruzko munduko kontzientziazio astearen testuinguruan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateak ‘Korrika Erresistentziarik Gabe!’ Unibertsitate Karrera antolatu du Gasteizen.

Proba, korrika edo oinez egin ahal izango dena, azaroaren 10ean, igandean, egingo da, 5 kilometrotako distantzian. Goizeko 10:30etan irtengo da René Cassin kaletik, Arabako Campuseko Farmazia Fakultatearen atzetik.

Lasterketa Farmazia Fakultateak eta Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren Antibiotikoekiko Erresistentziaren aurkako Plan Nazionalak duten lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen da. Lasterketa hori beste 6 lasterketarekin batera egingo da Estatuko hiriburuetan, gizartean duen eragina handitzeko.

Antibiotikoekiko Erresistentziaren aurkako Plan Nazionala (PRAN) plan estrategikoa eta ekintza plana da, eta antibiotikoekiko erresistentzia hautatzeko eta barreiatzeko arriskua murriztea du helburu eta, ondorioz, arazo horrek pertsonen eta animalien osasunean duen eragina murriztea, egun diren antibiotikoen eraginkortasuna modu iraunkorrean zainduz.

Anima zaitez korrika egitera ERRESISTENTZIARIK GABE!

Parte hartzea dohainekoa da. Informazio gehiago eta izen-emateak.