euskaraespañol

Graduazio-ekitaldia

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak graduazio ekitaldia egingo du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/06/14

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 2023-2024 ikasturteko Medikuntza, Erizaintza, Odontologia eta Fisioterapia graduetako ikasleen graduazio-ekitaldia egingo du. José Manuel Aguirre Urizar, UPV/EHUko Estomatologiako katedraduna, promozioaren aitabitxia izango da.

Ikasturte honetan 565 ikaslek amaitu dituzte ikasketak, eta honela banatzen dira:

  • Medikuntzako graduko 51. promozioa: 319 ikasle (240 emakume eta 79 gizon).
  • Erizaintzako graduko 45. promozioa: 166 ikasle (140 emakume eta 26 gizon).
  • Odontologiako graduko 34. promozioa: 31 ikasle (26 emakume eta 5 gizon)
  • Fisioterapiako graduko 10. promozioa: 49 ikasle (31 emakume eta 18 gizon)

Batez beste ikasleen %76,7 emakumeak dira, eta %47 inguruk euskaraz egiten dituzte ikasketa horiek.

Ekitaldian izango dira, besteen artean:

  • Eva Ferreira García, UPV/EHUko errektorea
  • Gotzone Sagardui Goikoetxea, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua
  • Adolfo Morais Ezquerro, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea 
  • Amaia Arregi Romarate, Bilboko lehen alkateordea
  • Joseba Pineda Ortiz, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
  • Jose Manuel Aguirre Urizar, 2023-24ko promozioen aitabitxia.
  • Lau promozioetako ikasleen ordezkariak.

UPV/EHUko abesbatzaren emanaldiarekin amaituko da ekitaldia.