euskaraespañol

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko graduazio ekitaldia (Gipuzkoa)

Noiz eta non

2024/05/25, 11:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Larunbata, maiatzaren 25ean, 11.00etan, Antzoki Zaharrean, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 123 tituludun berrien graduazio ekitaldia izango da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreorde Laura Vozmediano, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekano Joseba Pineda eta Donostiako Erizaintza ataleko koordinatzaile-dekanorde Jesus Rubio ekitaldiaren buru izango dira. Bertan izango da ere Karol Machiñena Matia Fundazioko Erizaintzako zuzendaria. Honek irakaspen hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Ezezagun handi bat: erizaintza geriatrikoa’.

Egitaraua:

  • Ekitaldi Akademikoaren hasiera:
    • Jesus Rubio, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako Erizaintza ataleko koordinatzaile-dekanordea
    • Joseba Pineda, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
  • Irakaspen Hitzaldia: ‘Ezezagun handi bat: erizaintza geriatrikoa’
    • Karol Machiñena Matia Fundazioko Erizaintzako zuzendaria
  • 2023-2024ko promozioko ikasleen agerraldia.
  • Graduatu berriei aitorpena.
  • Ekitaldi Akademikoaren amaiera:
    • Laura Vozmediano, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea