CAF-Elhuyar 2018 sariak
UPV/EHUren zientzia eta teknologiari buruzko ‘Ekaia’ aldizkariak merezimenduaren saria jaso du
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2018/05/18
Tabakalerako plazan egindako ekitaldian eman ziren CAF-Elhuyar sariak, dibulgazio zientifiko eta teknologikoaren arloan egindako lana aintzatetsi eta saritu nahian eta, bide batez, helburu hau bete gura duten proiektuak sustatu.
Sari hauen artean, Elhuyar fundazioko patronatuak merezimenduaren saria ematen du, agerrarazi nahian euskararen normalizazioaren eta zientziaren dibulgazioaren arloan egindako lana. Aurtengoan Ekaiari eman zaio merezimenduaren saria, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkari zientifiko eta teknologikoari. Ekaia aldizkariak, ia hogeita hamar urtetako ibilbidean, frogatu du euskarazko aldizkarien kalitatea nazioarteko hainbat aldizkariren kalitatearen pare dela.