Qué sabemos de...: Neutrinoen abentura kosmikoa eta polarra
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/10/15, 18:30
Kokapena
Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartea, urriaren 15ean, 18:30etan, Donostiako Kutxa Fundazioa Kluba aretoa (Tabakalera), Carlos Pobes Aranda partikulen astrofisikari ezagunak eta Aragoiko Nanozientzia eta Materialen Institutuko (INMA) dibulgatzaileak 'Qué sabemos de…' dibulgazio-hitzaldien zikloa inauguratu du. Hitzaldiaren izenburua: 'Neutrinoen abentura kosmikoa eta polarra'. Zikloa zortzigarren urtez jarraian egingo da Donostian, Materialen Fisika Zentroaren eskutik, Kuntxa Fundazioaren laguntzarekin.
Parte hartuko dute:
- Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioko zuzendariak.
- Celia Rogero, Materialen Fisika Zentroko zuzendariak.
- Carlos Pobes, txostengileak.
- Leire Larizgoitia, hizlariaren elkarrizketatzaile lanak egingo dituen zientzialariak.
Neutrinoen abentura kosmikoa eta polarra
Bidaiatzea, esploratzea, ikertzea giza generoari dagozkio, baina gure aukerak zabaltzeko modu asko daude. Hitzaldi honetan hainbat bidaia proposatuko dizkigu Carlos Pobesek, non Zientziak eta abenturak elkarri eskua ematen dioten. Bidaia intelektual bat, gure unibertsoa osatzen duten piezak ulertzen saiatzeko, bereziki neutrinoak; bidaia kosmiko bat, neutrino horietako batean muntatuta, haien jatorria eta ezkutatzen dituzten misterioak argitzen saiatzeko; eta abentura-bidaia bat, Amundsen eta Scotten pausoei jarraituz, partikula iheskor horiek harrapatzen diren planetako lekurik ezkutuenera.
Carlos Pobes Aranda
CSICeko zientzialari titularra INMAn (Aragoiko Nanozientzia eta Materialen Institutua) eta zientzia-dibulgatzailea. Astropartikula-fisikaria, Zaragozako Unibertsitatean doktore, Canfranc-eko Lurpeko Laborategian materia iluna zuzenean detektatzeari buruzko tesi batekin. Aragon TV-n En Ruta con la Ciencia saioko aurkezle eta aholkulari zientifikoa izan zen, 2015 eta 2021 artean, hainbat lehiaketatan saritu zutelarik. 2024an estreinatutako "Cazando lo invisible" dokumentalaren gidoigilea ere bada, bertan Kosmosaren alde ilunenetik bidaia paregabea proposatzen digu. 2011n nazioarteko IceCube esperimentuan parte hartzeko aukeratua zuten, munduko neutrinoen teleskopio handiena, Hego Poloan. Esperientzia hori www.eldiamaslargodemivida.com blogean kontatu zuen. Gaur egun, material supereroaleetan oinarritutako erradiazio-sentsoreak garatzen ditu, astrofisikan, materialeen zientzian edo teknologia kuantikoetan aplikazioak dituztenak. Eta dibulgazio-jarduerak eta mendietan korrika egiteko zaletasuna uztartzen jarraitzen du.
Leire Larizgoitia Arcocha
Leire Larizgoitia Arcocha doktoratu aurreko ikertzailea da Donostia International Physics Centerren (DIPC). Bere ikerketa neutrinoen fisika esperimentalean oinarritzen da, zehazki detektagailuen garapenean. Horretarako, neutrinoen hainbat esperimentutan parte hartzen du, hala nola NuESS European Spallation Source-n (Lund, Suedia) eta NEXT Canfranc-eko Lurpeko Laborategian (LSC).
Fisikako karrera egiten ari zela (UPV/EHU) Queen's-eko (Kanada) unibertsitatean egon zen eta, ondoren, masterra lortu zuen Valentziako Unibertsitatean. CERNen eta DIPCn praktikak egiteko aukera izan zuen. 2022an Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko beka lortu zuen bere tesia DIPCn egiteko, eta 2023an Fulbright beka jaso zuen Chicagoko Unibertsitatean egonaldi bat egiteko eta neutroi-kamera bat garatzeko.
'Qué sabemos de...' zikloa
Materialen Fisikako Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) arteko zentru mixtoak, "Qué sabemos de..." hitzaldi-zikloa aurkeztuko dute Kutxa Fundazioarekin lankidetzan. Lau hitzordu izango dira urrian, azaroan eta abenduan Tabakalerako Kutxa Fundazioa Klubean eta CFMn bertan. Hitzaldiekin batera, parekoen arteko elkarrizketa egongo da hitzaldi bakoitzaren amaieran, eta horrek aukera emango digu ez bakarrik hizlariek egiten duten zientzia ezagutzeko, baizik eta zientzia hori egiten duen pertsona ezagutzeko.
Neutrinoen abentura kosmikoak, medikuntzako adimen artifiziala, gure planetako biodibertsitatea eta fisika kuantikora hurbiltzea dira zikloa osatzen duten gaiak. Zortzigarren urtez jarraian itzuliko da Donostiara, aurreko emanaldi arrakastatsuen ondoren.
+ INFO: https://cfm.ehu.es/eu/zabalkundea/que-sabemos-de-2024/