euskaraespañol

Ikastaroa

Uda Ikastaroak: Eman izena ezagutzari

Noiz eta non

Noiztik: 2024/06/17 Noiz arte: 2024/09/30

Deskribapena

Abian da UPV/EHUko Uda Ikastaroen 43. edizioa. Ekainaren erdialdean hasi eta irailaren amaiera ia 200 jarduera programatu dira. Ikastaro multzorik handiena Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Baionan egingo da, eta, hirietatik harago Arantzazu, Azpeitia, Balmaseda, Beasain, Bermeo, Gernika, Hondarribia, Lesaka, Ordizia, Plentzia eta Zaldibiara hedatuko da eskaintza.

Garaiko desafioak oinarri harturik, askotariko gaiak izango dira hizpide Uda Ikastaroetan. Ziklo estrategikotan ardaztu dira ikastaroak eta aurtengo eskaintzan bereziki nabarmendu dira Kultura eta Artea zikloari loturiko ikastaroak, hala nola Gizartea, Hezkuntza, Zientzia eta Teknologia, Osasuna, Zuzenbidea zein Ekonomia eta Enpresari dagozkionak.

Uda Ikastaroez gain UIK-k, urte osoan zehar, ikastaro espezializatuak antolatu ohi ditu, eta uda garaian, nazioarteko aditu ugarik parte hartuko duten jarduerak izango dira. Gainera, Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen hirugarren edizioa programatu da hainbat unibertsitate eta erakundeekin elkarlanean, Europako beste euroeskualde batzuetan egin moduan, ezagutzaren transferentzia eta lurralde kohesioa eragin asmoz.

Metodologiari erreparatuz ikastaro ia denak aurrez aurrekoak izango dira eta kasu gehienetan online zuzenean parte hartzeko aukera izango da. Formatu klasikoez gain partaidetza sustatzeko metodologia ezberdinak baliatuko dira hogeitik gora Uda Ikastarotan. Ikastaro horietatik lau Gipuzkoako Foru Aldundiari esker gauzatzen den TopaGune proiektuan barne biltzen dira.

Ikastaro partehartzaileez gain ikastaro esperientziazkoak ere izango dira. Saltillo eskola-ontzian adibidez, zenbait egunetako zeharkaldia eginez, itsas ingurunearen osasunerako mugaz gaindiko esplorazioa egiteko aukera izango dute parte hartzaileek.

Matrikulazio epea zabalik

Matrikulazio epea zabalik da dagoeneko eta ikastaro bakoitza hasi arte izena-emateko aukera izango dute interesatuek.

Izen-ematea eta informazioa: www.uik.eus