euskaraespañol

Jardunaldia

VII Fundamentalismoen inguruko Topaketak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/11/28 Noiz arte: 2024/11/29

Kokapena

Areto nagusia - Psikologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20080- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Argazkia: Medicus Mundi Gipuzkoa

Deskribapena

Azaroaren 28an eta 29an, Medicus Mundi Gipuzkoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, Fundamentalismoei buruzko Topaketen zazpigarren edizioa antolatu zuen. Ekitaldia 9:00etatik 14:30etara izango da, UPV/EHUko Psikologia eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateetako Areto Nagusian, Donostian.

Antolakuntzatik diote: “topaketa hauek gaur egungo testuinguru soziopolitikoa eta feminismoarekin eta arrazismoaren aurkako eta giza eskubideen aldeko borrokarekin dituen elkarguneak aztertzeko gune gisa aurkezten dira. Fundamentalismoek gizarte-arautzat pentsaera bakar eta aldaezin bat defendatzen dute eta hauek adierazpen kultural, erlijioso, ekonomiko zein politiko anitzetan ulertzen ditugu, hauek guztiek ondorio ezin kaltegarriagoak eragiten baitizkio gizakiari modu orokorrean, eta sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen bermeari bereziki. Hala ere, badira esperientzia eraldatzaileak. Ertzetatik mugiarazteko gaitasuna duten erresistentziak eta komunitatea eraikitzeko baliagarriak diren esperientziak. Topaketa hauek elkartzeko, ezagutzeko eta indartzeko gunea izan nahi dute”.

Egitaraua

Izena-eman (azaroak 20ra arte). Izen-ematea doakoa da. Leku mugatuak.

*Ingelesa-gaztelania-ingelesa aldi bereko itzulpena egongo da.

*UPV/EHUko ikasleentzat kreditu aukera