XIV. Jardunaldiak: Immigrazioa eta Integrazioa Euskadin: Parte-Hartzearen inguruko hausnarketak eta esperientziak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/10/24
Ordutegia
Osteguna : 09:30
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, urriak 24an, 9.30ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, “XIV. Euskal Herriko Immigrazioari eta Integrazioari buruzko Jardunaldiak” egingo dira. Aurten, parte-hartzeari buruz hausnartu eta eztabaidatuko da, jatorri atzerritarreko biztanleekin zerikusia duten hainbat ikuspegitatik. Jardunaldiak urriaren 24an (osteguna) eta 25an (ostirala) egingo dira.
Topaketa Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak antolatu du, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren, Biltzen Kultura arteko Integrazio eta Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuaren eta Migraziorako Euskal Itun Sozialaren laguntzarekin.
Inaugurazio-ekitaldian honako hauek hartuko dute parte:
- Nerea Melgosa. Ongizate, Gazteria eta Erronka. Demografikoa-ren sailburua. Eusko Jaurlaritza.
- Gorka Moreno. Bizkaiko Campuseko errektoreordea. UPV/EHU.
- Julia Shershneva. Ikuspegiko Zuzendaria.
- Javier Pérez. Biltzen zerbitzuaren Zuzendaria.
Honekin batera jardunaldien egitaraua atxikitze da.
Sare-sozialetan hurrengo hashtag-a erabil dezakezu: #14IJ
Izena ematea
Web helbidea: (Beste leiho bat zabalduko du) Izen ematea