23. Anatomia Patologikoa eta Neurologia
Museoko bisita labur honi amaiera emateko gehien bisitatutako gela aipatuko dugu. Bertan 400tik gora flasko aurkitu ditzakegu non minbizi eta patologia infekzioso mota guztietako organo eta hainbat fetu (hauetariko bat anenzefaloa izanik) gordetzen diren.
Nicolás Achucarro-ri (1880-1918) eskainitako gela honetan honen objektu pertsonal batzuk ikusgai daude ere. Achucarro Alzheimer eta Cajal eskolako neurologo bat izan zen. Honez gain, prestakin anatomopatologiko kopuru handi bat (banakan bat, Cajal berarena) eta bulegoko mahai eder bat ikus daitezke.