13. Anestesia eta Erreanimazioa
Basurtoko Ospitaleko anestesista izan zen Fermín Fernández Cano doktoreak anestesia teknikarekin erlazionaturiko objektu mediku bilduma zabal bat eman zigun. 1846. urtean Bostoneko Massachusetts General Hospital-ean William Morton (1819-1868) odontologoak lehen pazientea anestesiatu zuen eta, harrezkero, garapen handia izan du. Gelan maskarak, Louis de Ombredannek (1871-1956) 1908. urtean asmatutako arnasgailua eta XX. mendearen bukaerako erreanimazio ekipo batzuk dauzkagu.