2,3. Artxibo Historikoa, Administrazio Artxiboa
Gure Museoak duen objektu eskuratze-prozesu bakarra instituzio edo partikularren dohaintza da. Urteekin gure fondoetara dokumentu berriak erantsi ditugu eta Administrazio artxibotik aparte dagoen gela berri batean bildu ditugu. Horrela sortuaz doan Artxibo Historikoak, oraindik publikoari zabalik ez egon arren, dokumentu inportanteak gordetzen ditu; esate baterako, Goti doktoreen historia klinikoak; Rementeria kirurgialariak Espainiako Gerra Zibilan 1936 eta 1939 urteen artean operatutakoen erregistro liburuak eta grafikoak; Altos Hornos de Vizcaya-ko produkzio liburuak; eta abar. Gelak Museoko bi fundatzaileei eskaini dizkiegu: Salamanca Unibertsitateko Medikuntza Historiaren katedradunari ohiari, Luis S. Granjel (1920- ) eta Gipuzkoako mediku ospetsuari, Ignacio Mª Barriola (1906-1998).