14. Kirurgia eta Traumatologia
Gela honetan XX. mendearen hasierako Bilboko Zabalguneko Laguntza Etxeko ebakuntza gela dago. Bertan orduko jatorrizko ateak, ebakuntza mahaia, lanpara, konketa, gurutzea eta garaiko material kirurgikoa daude ikusgai.
Hainbat zirujau eta traumatologok (Goti, Cabezas, Guimón, Etxebarria, Gaminde, Iraragorri, Calderón, Arrien eta Oleaga) beraien tresneri kirurgikoa eta traumatologikoa eman ziguten. Hau dena gelako armairu eta erakustoki desberdinetan dago.
Museoak XX. mendearen erdialdeko Altzairuzko Biriki bat eta Zirkulazio Estra-gorpuzdun Unitatea ere badu.