20. Elhuyar Pasabidea
Gelekin loturik dagoen Galeriaren zati batean, Alvarez Isasi irakasleak emandako Bilboko Ingeniarien Eskolako piezak erakusgai daude. Galeria Fausto Fermín de Elhuyar (1755-1833) eta Juan José de Elhuyar (1754-1796) ikertzaileei eskaini diegu. Azken honek Wolframio elementua aurkitu zuen.
Tresnerien artean, ondorengoak dauzkagu: gorputzen erortze azterketarako erabiltzen zen Morínen makina; lurrun kondentsaturako aparatua, elektrizitate estatikoa ikertzeko aparatua, oszilazio elastikoena (masen arabera) edo bereziki masen mugimendua eta eraunspenezko Legeak neurtzeko aparatua, Boyle Mariot legearen ikerketari prestatutakoa, optikako esperientzietako eskala eta Whimshurt marruskadura sorgailu elektrostatikoa.
Horrez gain, XX. mendearen hasierako zinema esku kamara bat, dokumentu didaktikoak irakurtzeko proiektagailua, 1980. urteko telex bat, komertzializatutako lehen konputagailu pertsonala (1982. urtekoa, Commodore markakoa) eta 1930. hamarkadako Plentziako Erietxeko hainbat birgaitze-aparatu.