12. Ginekologia eta Obstetrizia
1998. urtean Santutxuko Amatasun-klinikaren birmoldatze azken fasea hasi zen. Orduan Museoak espezialitate mediku honi buruzko objektu eta tresna kirurgiko mordoa jaso zituen. J. M. Usandizaga Dr-arekin batera Aldi-Baterako Erakusketa bat antolatu genuen; honekin batera, Katalogoa atera genuen eta bere testua Web orri honetan argitaratu genuen.
Gela honek hiru zati ditu. Lehenengo zatian sinesmen medikuntzarekin erlazionaturiko objektuak daude, hauen artean, XIX. mendearen bukaerako San Vicente de Paulen irudi bat.
Bigarren zatian, hamaika sekzioetan banandurik dauden ehunaka instrumentu dauzkagu; hauek ondorengo arloei dagozkie: erditze-laguntzak, forzepsak, enbriotomiak, sabeleko laparotomia, sabeleko kirurgia ginekologoaren tresneria, bagina-kirurgiaren tresneria, pesarioak eta histerometroak, garbiketa endometriala eta bularreko kirurgiarako pintzak, oskol baginalak, legratua eta anestesia.
Hirugarren zatian erakusgai dauzkagu: XVIII. mendeko erditzerako aulki bat, XIX. mendeko laguntza ginekologiarako erabiltzen ziren egurrezko mahaia, XX. mendearen bigarren zatiko erditze mahaia eta herri ezberdineko erditze posizioak erakusten dituzten laminak.
Laugarren zatiak, jaio berriari (inkubagailua, era desberdinetako kumeak) eta andreari haurdunaldi eta erditze aurretik, bitartean eta ondoren ematen zaizkien laguntzen arloan jartzen gaitu.