8. Asepsia eta Antisepsia Gela
XIX. mendearen bigarren erdialdean Louis Pasteur-en (1822-1895) teoria mikrobiarra nagusitu zen. Horren ondorioz, mikroorganismoak eliminatzeko tresna asko garatu ziren. Ikertzaile frantsesa berak lehendabiziko autoklabeak garatu eta fabrikatu zituen. Gela honen erdian osasun eta industrial guneko jatorria duten autoklabe batzuk daude.
Horrez gain, gelan germenak irakitez eliminatzeko erabiltzen ziren estufa aleman batzuk, Maria bainuak, muflak, errausketa-labeak, eta abar, ditugu. Enologiari eskainitako atalean, berriz, alanbikeak, serpentinak, ebuiliometroak eta ebuilioskopoak ditugu.
Gela bere garaian EHU/UPV-ko errektorea izan zenari, Gregorio Monreal (1942 – ), eskaini diogu, orduko Liburutegi Zentraleko gunea guri, Museoari, laga zigulako.