9. Mikoskopio Gela
Esterilizazio gelatik mikroskopio gelara abiatuko gara. Mikroskopiak XIX. mendeko bigarren erdialdean izugarri aurreratu zuen, infekzio gaixotasunen germen eragileen identifikazioa ahalbideratuz. Frantses eta alemaniar enpresek fabrikatutako mikroskopio, trikinoskopio, espektroskopio, sakarimetro, kolorimetro, eta abarreko bilduma zabal batek osatzen dute gela. Horrez gain, XX. mendearen hasierako prestakin anatomopatologiko mordoxka ere aurkituko ditugu; esate baterako, Ángel López medikuarenak, 1919. urtean egindakoak. Eskuratze berrienak 1970eko eta 1980ko hamarkadetako bi mikroskopio elektronikoak dira.