Informazio orokorra

Sarrera

Gure Medikuntza Historiaren Museoak (MHM) XIX eta XX. mendeko objektu mediku eta zientifiko bilduma aberatsa biltzen du. Objektu hauek Euskal Herriko sendagileek, ospitaleek eta beste erakunde batzuk erabili dituzte. Ikusgai dauden objektu gehiengoak frantsesak, alemanak eta Europako bestelako herrialdekoak dira. 6000 pieza baino gehiago daude gordeta eta ikusgai, medikuntza espezialitate guztiak eta beste zientziei buruzkoak.

Museoak liburutegi on bat ere badu, XIX eta XX. mendeko fondoekin osaturik. Hauen artean Basurto Ospitaleko liburutegi historikoa eta XIX. mendeko hainbat hiztegi entziklopedikoak – esate baterako, Dechambreren Dictionnaire encyclopédique des sciences médicales (100 bolumen) edota 1821.ko Diccionario de Ciencias Médicas (38 bolumen) — bereizten dira.

Gure ondare zientifikoa gordez gain, Museoak, zentro unibertsitarioa den neurrian, ikerketa eta irakasle betebeharrak ditu. Ikerketa arloan, geofisika, meteorologia edo gaixotasunen historia bezalako gaien ikuspegi globala tokian tokiko errealitatearen interesarekin batzeko asmoa du osasun eta zientzia arlo desberdinetan. Irakaskuntza arloan, Mintegi Gelan klaseak ematen dira eta osasun arloarekin zerikusirik duten titulazio ikasgai desberdinei buruzko praktikak egiten dira ere. Bere edukiak medikuntza eta zientzia historialarien eskura jarriz gain, Museoak publikoaren artean ezagutzak eta jakintzak zabaltzea du helburu.

Erakusketa iraunkorraz gain, Museoak gai ezberdin buruzko behin-behineko erakusketak antolatzen ditu eta beste erakusketa edo ekitaldiekin kolaboratzen du.

Museoa 1982. urtean José Luis Gotik fundatu zuen. Zabalik egon den hogeita hamar urte hauetan berrogeita hamar bat liburu editatu ditu.

 

             Medikuntza Historiaren Museoa
             UPV/EHU (Campus Leioa)
             E-48940 Leioa (Bizkaia)

             Tel: (34) 946 012 790 / (34) 946 012 270
             Fax: (34) 946 013 211

             E-mail: museomed@ehu.es

             Zuzendaria: Anton Erkoreka

Astelehenetik ostiralera, 8:00tatik 14:00ra eskola orduetan (Hitzartutako bisitak)