IKASGELATEGIA I eta IKASGELATEGIA II eraikinen autobabeserako plana
Autobabeserako Batzordearen izenean, eraikinetako erabiltzaile eta langile guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, gai garrantzitsu honetan ematen diguzuen laguntzagatik eta egiten duzuen ahaleginagatik. Zuen esanetara gauzkazue, edozein argibide eskatzeko edo iradokizunak egiteko (helbide elektronikoa: administradora.vicer.campus-bizkaia@ehu.eus)
Kontrol Zentroa
Autobabeserako Batzordeak finkatutako lokala, larrialdi egoeretako jardun guztiak koordinatu ahal izateko. Arazoren bat antzemanez gero, jar itzazu jakinaren gainean.
Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzako atezaindegia: | Tel. zk.: 3138 / 688 67 37 67 |
Zuzenbideko atezaindegia: | Tel. zk.: 3132 |
Lan Harremanetako atezaindegia: | Tel. zk.: 3098 / 5834 |
Ebakuazioaren eta alarmaren arduradunak
- Irakaskuntzako lokaletan, irakasleak arduratuko dira alarma jotzeaz eta eraikina husteaz larrialdi kasuetan.
- Gune bateko lokal nagusi batean dagoen irakasleak gune osoaren ebakuazioa bermatu beharko du.
- Bulego eremuetan, lokal bati dagokio eremuaren ebakuazioaren ardura.
- Hala ere, nahiz eta inork ez ezer esan, alarma entzunez gero, irten eraikinetik.
Elkarguneak
Eraikina hustuta, guztiok toki batean elkartu behar dugu, norbait falta ote den jakiteko eta modu koordinatuan jarduteko.
Bi elkargune dauzkagu, solairuen arabera:
- 1., 2., 3. eta 4. solairuak: ikasgelategien arteko plataforma
- 0. eta 1. solairuak: markesina