Bizkaiko Campuseko guneetako argazkiak eta grabazioak
Campuseko guneetan irudiak hartu edo grabatu nahi dituen pertsona fisikoak edo juridikoak, lehenengo eta behin, horren berri eman beharko dio idatziz Bizkaiko Campuseko errektoreordeari, horretarako dagoen inprimaki eredua erabiliz. Campuseko errektoreordearekin hitzartu beharko du irudiak hartu eta grabatu behar dituen instalazioen bisita, eta sinatu pertsona edo erakundea eskatzaileak bere gain hartzen dituen konpromisoen orria.
Interesdunak irudiak hartuko ditu eta, horiek erabiltzean, hainbat eskubide errespetatuko ditu, esaterako, datuak babesteko eskubideak, irudi horietan agertzen diren pertsonen irudi eta intimitate pertsonala eta familiarra, eta ukituta suerta litzakeen egile eta ondare eskubideak. Ildo horretatik, UPV/EHUk ez luke bere gain hartuko egin litezkeen arau hausteen erantzukizunik.
Ezin zaio eraikinari kalterik egin, ezta haren elementu, ekipamendu eta instalazioei ere. Antolatzaileak erabilitako guneak eta ondasunak lehengo egoerara itzultzeko konpromisoa hartzen du, baita ere, guneak garbi eta ordenatuta edukitzeko, eta sortutako zaborra kentzeko. Testuinguru horretan, ezin dira erabili gunea edo ekipamendua aldaraz dezaketen iltze, txintxeta edo zinta itsaskorrak.
Grabazioaren kredituetan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari aitortutako eske ona ageriko da gunea erabiltzeko aukera emateagatik.
Harremanetarako:
- Telefonoa: 94 601 8021
- Helbide elektronikoa: vicegerente.campus-bizkaia@ehu.eus