Info_EuskaraBatzordea

Bizkaiko Campuseko Euskara Batzordea

Osaketa

Campuseko Euskara Batzordeko burua campuseko lan taldeko kide bat izango da. Gainerako kideak, berriz, honako hauek: ikastegietako zuzendaritza taldeetako ordezkari bana, edo beraiek izendatutako pertsonak; ikasleen ordezkari bat, campuseko Ikasleen Kontseiluak izendatua; eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, Campuseko Batzarreko kide izango diren administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkariek izendatua. Campuseko Euskara Batzordeko kideek bete beharko dituzte EHUko Euskara Batzordearen Hauteskunde Arautegian zehazten diren eskakizunak (2.2.a artikulukoak irakasle eta ikertzaileentzat, 3.2. artikulukoak ikasleentzat eta 4.12. artikulukoak AZPkoentzat).

Zereginak

Campuseko Euskara Batzordearen helburua euskararen erabilera bultzatzea izango da, kontuan hartuta campusaren egoera eta EHUren plangintza orokorra. Euskara Batzordeak aurreko ikasturteko jardueren txostena aurkeztuko dio batzarrari organo horrek ikasturte bakoitzean egingo duen lehenengo ohiko bileran.

Egungo osaketa

  • Batzordeburua:
    • Beatriz Zabalondo Loidi (Bizkaiko Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria)
  • Batzordekideak:
    • Ibai Atutxa Ordeñana (Arte Ederren Fakultatea)
    • Jokin Gorozika Bidaurratzaga (Bilboko Ingeniaritza Eskola)
    • Aitor Iglesias Chaves (Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola)
    • Unai Tamayo Orbegozo (Ekonomia eta Empresa Fakultatea)
    • Terese Mendiguren Galdospin (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)
    • Jesús Olea Ogando (Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea)
    • Elena Diaz Ereño (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea)
    • Maren Ortiz Zarragoitia (Zientzia eta TeknologiaFakultatea)
    • Miren Odriozola Gurrutxaga (Zuzenbide Fakultatea - Bizkaiko Atala)
    • Idoia Igartua Laraudogoitia (Bizkaiko Esperientzia Gelak)
    • Miren Agurtzane Ugalde Ibarra (AZPko ordezkaria)
    • Iñigo Ugedo Vicario (Irakasleriaren ordezkaria)