Desiraren Objektuak
2013. urtearen hasieran, "Desiraren Objektu" batzuk jarri ziren Leioa-Erandio gunearen hainbat lekutan. Bilbo Lorategia lehiaketaren hirugarren edizioaren irabazleek diseinatu zituzten leku horiek. Hala, landareek elkarrenganako onurak ematen dituzten loturak sortu nahi dituzte landareen, bisitarien eta ingurunearen artean.
Landare bizikorrak hautatu ziren, gramineo apaingarriak eta autonomiaz kudeatzeko ahalmena dutenak. Aukeraketa horren xedea izan zen berritzeko beharra ahal bezain beste murriztea, bizi-ziklo luzeko landareak jarrita. Era berean, landareen multzoa sortzean, haien loraldiak ia urtaro guztiak hartzeko ahalegina egin zen.