Errektoreordetzaren Sorrera
Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza 1992an sortu zen, unibertsitateko campusak dezentralizatu eta hobetzeko politikaren barruan.
Estatutuen arabera, hiru campusek osatutako unibertsitatea da EHU. "Batasunaren oinarriari" jarraiki burutu behar ditu bere zereginak, baina lurraldeka dezentralizatuta dago, eta funtzioak ere banaturik dauzka. (Estatutuetako 2. artikulua).
Campusa sortzea eragin zuen oinarrizko printzipioa (92-12-02ko Gobernu Batzarra) honakoa izan zen: "ahalik eta gauza gehienak modu dezentralizatuan egitea, erabiltzaileari gestioak errazteko. Beraz, campusari eta ikastegiei betearazteko eskumenak emango zaizkie deialdi orokorretarako eta eskariak hautatu behar direnetarako, baita gastua egiteko ere".