Bizkaiko Campuseko informatika-gela
Bizkaiko Campuseko informatika-gela EHUko ikasle guztientzako* sarbide askeko espazioa da. Bere helburua ikastegiek ikasleei eskaintzen dizkieten zerbitzuak osatzea da. Biblioteka eraikinaren 0 solairuan kokatuta dago.
- Aretoak ekipo informatikoak ditu eta norberaren ordenagailu eramangarria erabiltzeko prestatuta dago.
- Inprimatzeko SarePrint izeneko sistema dauka.
- EHUk ikasleei eskaintzen dizkien zerbitzu guztiak areto honetan eskura daitezke.
- Irekitze-ordutegia honako hau da:
- Neguko ordutegia: 8etatik 19:30era.
- Gabonetako, Aste Santuko, uztaileko eta abuztuko ordutegia: 8etatik 14:30era.
- Aretoa segurtasun-kamerez hornituta dago, bizikidetza harmoniatsua eta materialarekiko eta ekipamenduarekiko errespetua bermatzeko.
- Erabiltzaileen aldetik, bidezko eta neurrizko erabilera ematea espero da; batik bat, jendea zain dagoenean.
- Jolasteko ekipoak erabiltzea debekatuta dago, baita aretoan jatea, edatea eta erretzea ere.
- Ekipoetan edo inprimagailuan gorabeherarik egonez gero, edo bestelako jasoerarik gertatuz gero, hurrengo telefonoetara deituta jakinarazi behar da:
- Ordenagailuren bat ez badabil:
Tel.: 94 601 4400 - Beste edozein gorabehera:
Tel.: 94 601 8272 - 3138 / Tel.:688 67 37 67
- Ordenagailuren bat ez badabil:
- Gela hau mantentzeko erabiltzaile guztien laguntza eta kolaborazioa eskertzen dugu.
* autentifikazioa behar da: ikasle guztiek, ikasle izate hutsagatik, erabiltzaile-izen eta password bana dute, areto honetara sartzeko eta beste zerbitzu batzuk erabiltzeko: BILDU (urruneko diskoa), WIFI sarbidea, posta elektronikoa...
Erabiltzailea GAUR bidez ematen da. Pasahitzarekin lotutako arazoak CAUra (Erabiltzailearen Laguntza Zentroa) bideratuko dira, 94 601 4400 telefonora deituta