Kredituak Prestakuntzarako Kultur Ekintzengatik
Graduak
(Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak finkatutako antolamenduren ondoko ikasketa-planak)
- GRADUren bat egiten ari diren ikasleek "kredituak" amortizatu ahal izango dituzte, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak antolatutako prestakuntzarako kultur ekintzak eginez gero.
- Baliokidetasuna: 25 orduko kreditu 1; gehienez, 3 kreditu ikasturteko.
- Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak antolatutako jardueren zerrenda
- Arautegi-oinarria: Graduko ikasketetan kredituak transferitu eta onartzeko Arautegiaren 11.4. a) artikulua (pdf, 281 Kb)
Ikasketa Plan Zaharra
(Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak finkatutako antolamenduren aurreko ikasketa-planak)
- Ikasketa-plan zaharretan ikasten ari diren ikasleek "aukera askeko kredituak" amortizatu ahal izango dituzte, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak antolatutako eta bermatutako ikastaro, mintegi, hitzaldi, jardunaldi eta kongresuetan parte-hartzeagatik.
- Baliokidetasuna: 15 orduko kreditu 1; ziklo bakarreko tituluetan gehienez 20 kreditu, eta bi zikloko tituluetan gehienez 30 kreditu.
- Bizkaiko Campusean bermatutako jardueren zerrenda.
- Arautegi-oinarria: Graduko eta Lehenengo eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako 2012-2013 ikasturteko Arautegiaren 62.12. artikulua (pdf, 439 Kb)