Leioa-Erandio guneko aparkalekuak
Leioa-Erandio guneak aparkatzeko eremu libreak ditu eta hiru solairuko aparkaleku bat, sarreran kokatua. Horrez gain, aparkaleku mugatuko eremu batzuk daude.
Eta, autoaren erabilera arrazionala sustatzeko, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak "partekatu automobila" egitasmoa bultzatu du. Topagune horretan, Bizkaiko Campusera edo UPV/EHUko gainerako campusetara joateko edo bidaia bat egiteko ibilgailu pribatua partekatu nahi duten pertsonak biltzen dira.
Dena den, Campusera joateko, garraio publikoa gomendatzen zaitugu, hori baita ingurumena zaintzeko aukerarik onena.