Info_USAC

U.S.A.C. aurkezpena

USAC (University Studies Abroad Consortium)

Estatu Batuetako unibertsitate partzuergo bat da, eta egoitza Nevadako Unibertsitatean (Reno) dauka.
UPV/EHUk eta USAC-UNR unibertsitateak egindako lankidetza hitzarmenaren bidez, urtero etortzen dira iparramerikar ikasleen taldeak hizkuntza eta kultura, artea, ekonomia, enpresa administrazioa eta abar ikastera.

  • Ostatua

    Antolaketak ikasle hauekin pisua alokatzeko prest dauden UPV/EHUko ikasleak bilatzen ditu. Hainbat pisu dituzte aukeran, guztiak Getxon.
    Informazio gehiago lortzeko, jo USACera, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, 2. solairua; tfnoa.: 94 601 4716, ; posta e: bilbao@usac.unr.edu.

 

  • Hizkuntzak ikasteko ikasle trukeak

    USACen bulegoan UPV/EHUko ikasleen izenak jasotzen dira Ipar Amerikako ikasleekin ingelesa praktikatu nahi badute. Helburua da gaztelania eta ingelesa modu informalean hitz egin eta hobetzeko aukera izatea. Antolaketak harremanetan jartzen ditu ikasleak elkarrekin gera daitezen.
    Informazio gehiago lortzeko, jo USACera, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, 2. solairua; tfnoa.: 94 601 4716, ; posta e: bilbao@usac.unr.edu.

 

  • Lektoreentzako lan poltsak eta bekak

    USACek, urtero, hainbat bidaia poltsa ematen dizkie UPV/EHUko irakasleei Nevadako unibertsitatean (Reno) ikerketa lan bat egin dezaten uda aldeko hilabeteko egonaldi batean. Beka batzuk ere badira UPV/EHUko ikasleentzat, ikasketak egin ahal izateko USACeko zenbait programatan.
    Nahi izanez gero, Estatu Batuetako unibertsitate batean gaztelaniako lektore aritzeko aukera ere eskaintzen dute.
    Deialdia urtero argitaratzen du, urteko azken hiruhilekoan, Nazioarteko Harremanetako Sailak.