Arte Eszenikoak
Info_Suscríbete
ARTE ESZENIKOAK
Orainarte izandakoa...
NO ES PAÍS PARA NEGRAS. HASIERA ORDUA AURRERATZEN DA!
Noiz eta non
2021/01/27, 18:00
Deskribapena
NO ES PAÍS PARA NEGRAS
Antzerkia
-
Urtarrilak 27
-
18:00
-
Mitxelena Aretoa - Bizkaia Aretoa UPV/EHU
No es país para negras komedia dramatiko bat da, bizi garen gizarte arrazistaz gogoeta egitera behartzen duena; lehen pertsonan idatzitako lan autorreferentziala da, oharkabean pasatzen diren mikro arrazismoak eta arrazakeria sotila ikusgai uzten dituena.
Gizarteak afrikarren ondorengoak nola ikusten edo ez dituen ikusten gogoetatik abiaturik, eta begirada horrek norberaren identitatearen eraikuntzan nola eragiten duen hausnarketa eginda, Silvia Albertek hainbat galdera plazaratzen ditu:
Espainian, zer gertatzen da belztasunarekin? Zein dira nire erreferente beltz nazionalak? Zein da Espainiako beltzen historia? Nire familiako beltzez gain, nor ziren besteak? Ni beltza edo afroa nazi? Zer da afro espainiarra izatea? Jaio eta hazi nintzen herrialdean ez dute nire nazionalitatea onartzen, larruazalaren tonu desberdina dudalako. Inongoa ez izatearen sentimenduarekin hazi nintzen.
Jarduera hau Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasleek eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak bultzatutako eta izen hau daraman proiektu honi dagokio: “Nor gara? Zer gara? Kontzientzia astinduz/Sacudiendo conciencias”.
- Aktorea: Silvia Albert Sopale
- Zuzendaria: Carolina Torres Topaga
- Testua: Silvia Albert Sopale, Carolina Torres Topaga, Laura Freijo Justo
- Mugimendua: Chechu García
- Espazio eszenikoa: Carolina Torres Topaga
- Soinua: Silvia M. Aranda
- Argiztapena: Alberto Barberá
- Jantziak: Eugenia Gusmerini
- Argazkiak: Toni Payán, Joan Linuxbcn eta Josep Tobella