Info_Suscríbete
ERAKUSKETAK
Orainarte izandako erakusketak...
UPV/EHU eta Bilbao Art District (Interbentzioak eta Tailerrak)
Noiz eta non
2017/05 2017/05
Deskribapena
Artea, Deustuko Zubiko memoria berreskuratzeko
Bilboko iragan industrialaren parte izandako Deustuko zubia irekitzeko makinaria kokatzen den txabola proiektu artistiko baten kokalekua izango da. Helburua da unibertsitate eta hiriaren arteko transferentzia kultura aktiboaren bidez bideratzea, erabilerarik gabeko toki bat hiritarrentzat berreskuratuz.
Maiatzetik aurrera eta hilero, Deustuko Zubiko txabolaren leihoetan UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek eta ikertzaileek egindako interbentzioen erakusketak egingo dira. Gainera, gonbidatutako bi artistak parte hartuko dute, eta programazioa artistekin egindako tailerrekin osotuko da.
Tailerrak Bilbao Art District-en
Bilbao Art District proiektuaren barne bi tailer proposatzen dira. Nori zuzenduta? UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko graduko eta graduondoko ikasleei eta duela gutxi ikasketak bukatu dituzten ikasleei.
-
Ruth Juan – Intervención Mural
Bilbo Zaharra, San Francisco eta Zabala inguruko eguneroko bizitzaren ilustrazio narratiboa.
Data: maiatzaren 8tik 12ra bitartean; Ordua: 16:00 - 20:00.
Tokia: Ensanche Eraikina
-
Sra. Polaroiska- Encuentros en Abandoibarra.
Ibilbideak, estimua eta tokiak.
Data: maiatzaren 8tik 11ra bitartean; ordua: 16:00 - 20:00.
Interbentzioak Bizkaia Aretoan
Hautatutako proiektua:
Álvaro Talavera-ren Donations Welcome
Non izango dira interbentzioak:
– Bizkaia Aretoko behe solairuan kokatuta dauden beirateetan.
– Bizkaia Aretoaren inguruko kale eta espazioetan, maiatzaren 19an eta 20an.
Proiektu hau Bilbao Art District programazioaren barne dago, Bilbon 2017ko maiatzean egingo diren ekintzen barne hain zuzen ere.