Info_Suscríbete

Orainarte izandako erakusketak...

D Week 2016

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/17 Noiz arte: 2016/11/30, 09:00 - 21:00

Deskribapena

Ekimenaren helburu nagusia sormen-industriak (arkitektura, artisautza, ikus-entzunezkoak, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, interiorismoa, moda eta bideo-jokoak) sustatzea da.

Diseinuaren Campusa

ehuDiseinuaren Campusa unibertsitateak ezagutza sortzeko eta transferitzeko duen berezko konpromisotik sortu da, eta unibertsitate kultura hedatzeko jardueren gune gisa eratu da. Jarduerak, bereziki, diseinu grafikoaren arloan kokatzen dira, baina horri lotutako beste sorkuntza diziplina batzuei begira daude.

«Diseinuaren Campusa» ehuDiseinuaren Campusatik «Bilbao Bizkaia D Week · 2016» ekitaldiaren barruan herritarrei egiten zaien eskaintzetako bat da, eta, aldi berean, gure argitalpen industriari bultzada emateko modu bat.

Unibertsitateak diseinu grafikoaren arloan egindako proposamen hau sortu zen gizakiaren premiak ez direlako mugatzen, edo ez direlako mugatu behar, premia tekniko edo ekonomikoetara. Psikologiaren, kulturaren edo estetikaren arloko premiak –azken batean, neurri handi batean, diseinu grafikoaren kontzeptu orokorra zehazten dutenak– asebetetzea ezinbestekoa da gizarte-inguruneari zentzua emateko eta haren biziegokitasuna eta hura ulertzea ahalbidetzeko. Alde horretatik, diseinu grafikoaren arloan hezteko erantzukizuna, orain dela hogeita hamar urtetik baino gehiagotik gure unibertsitatearen konpromisoetako bat dena, guretzat ez da ekoizpen teknologiko hutsa edo truke ekonomikoa suspertzeko egintza hutsa, baizik eta, batez ere, kultura sortzeko tresna.

Liburu azalak diseinatzetik abiatuta, eta esan behar da argitalpen industriaren funtsezko eremuetako bat dela, «Diseinuaren Campusa» ekitaldian sormen baliabidetzat hartzen da diseinu grafikoa, gizartearen eta kulturaren testuingurua ulertu eta aztertzeari buruzko esperientziak sortzea ahalbidetzen duena, giza jarduerak osorik garatzeko; labur adierazita, diseinua sentitzen eta pentsatzen lagunduko duten harreman bisualak sortzeko baliabide moduan.

Workshop «Liburu-Azalen Diseinu Grafikoa: Irakurketarako Ateak Zabaltzen»
Hizlariak: Leire Fernández eta Eduardo Herrera

2016ko azaroak 28, 29 eta 30, 10:00-13:30 h.
Bizkaia Aretoa UPV/EHU. Elhuyar aretoa
Abandoibarra, 3 · 48009 Bilbao
Doako asistentzia. Izen-emate eskariaren onarpena beharrezkoa da

Conference «Irakurtzeko makina diseinatzen»
Hizlaria: Enric Jardí

2016ko azaroak 30, 19:00 h.
Bizkaia Aretoa UPV/EHU. Baroja aretoa
Abandoibarra, 3 · 48009 Bilbao
Sarrera doan. Etortzeko asmoa edukiz gero, baieztatu hemen: www.eventbrite.es
Zuzeneko emanaldia