Info_Suscríbete

Orainarte izandako erakusketak...

Ahaztutako pertsonak (Erakusketa eta topaketak)

Noiz eta non

Noiztik: 2017/05/15 Noiz arte: 2017/06/12, 11:00 - 20:00

Testigos del Olvido #2

Deskribapena

Egitaraua


‘Testigos del Olvido #2' erakusketa

 

  • Maiatzak 16 – Ekainak 13

  • 08:30 - 19:45

  • Bizkaia Aretoa (Etxepare Aretoa)

  • (Abandoibarra, 3. Bilbao)

 

MSFk eta El País Semanalek ekoitzitako erakusketa honek agerian jartzen digu Palestinako lurralde okupatuetan, Nigerren, Etiopian eta Kolonbian bizi direnen eguneroko sufrimenduaren, indarkeria barneratuaren eta abandonu mediatikoaren giza aurpegia.
‘Testigos del olvido #2' erakusketak, Mugarik Gabeko Medikuek eta El País Semanalek ekoitzitako erakusketaren bigarren zatiak, agerian jartzen digu Palestinako lurralde okupatuetan, Nigerren, Etiopian eta Kolonbian bizi direnen eguneroko sufrimenduaren, indarkeria barneratuaren eta abandonu mediatikoaren giza aurpegia
Martín Caparrós, Santiago Roncagliolo, Laura Restrepo eta Manuel Rivas idazle ospetsuek ahanzturaren linbora bidaiatu zuten Juan Carlos Tomasi fotokazetariarekin batera, ia inork kontatzen ez dituen istorio horien protagonistak ezagutzera.
Eguneroko lazturaren argazkiok aurre egin nahi diote ahanzturari eta axolagabekeriari; munduko bazter zokoratuenetako batzuetan indarkeriak, gaitzak eta muturreko bazterkeriak jota bizi diren gizakienganako konpromisoaren aldeko apustua dira.

 

  • Erakusketaren prentsaurrekoa eta jendaurreko aurkezpena

    • Maiatzaren 17an, asteazkena, 11:00etan.

Bertaratuko diren kideak:
Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
Aitor Zabalgogeazkoa, Siriako misioko azken burua eta MsF-ren ordezkaria Turkian.
Alma Saavedra, MSFren ordezkaria iparraldean.

 

Topaketak

 

  • Hitzaldia Aitor Zabalgogeazkoa-ren eskutik:

Siria, sin luz al final del túnel

  • Maiatzak 17, 19:30
  • Bizkaia Aretoa (Arriaga Aretoa)

Aitor Zabalgogeazkoak MsFk Siriako gatazkan eginiko misioko buru gisa izan zuen esperientzia kontatuko ditu. Duela zazpi urte hasi zen gatazka Sirian, eta giza laguntza gerrako arma gisa erabiltzen dute han gatazkan parte hartzen duten alde guztiek.

 

  • Elkarrizketa, ‘Sabako erreginak' (Laura Restrepo eta África Baeta)

    • Ekainak 7, 19:30
    • Bizkaia Aretoa (Baroja Aretoa)

MSFren zenbait proiektu ezagutzeko Yemengo iheslarien esparruetara eta Etiopiako Aroresa urrutiko barrutira bidaiatu ondoren, Laura Restrepo kolonbiar idazle eta kazetariak eta Juan Carlos Tomasik Sabako erreginaren ondorengoen biziraupenaren aldeko borroka jaso zuten: gerra, gosete eta gorrototik ihes egiten zuten emakumeak, toki batzuk zeinetan emakume horien eta beren seme-alaben egoera samingarria zen eta apenas zegoen osasun laguntzarik.
Oraingo honetan, idazleak África Baeta kazetariarekin hitz egingo du, eta kontatuko du nolako esperientzia izan zuen lurralde haietan, betiere Juan Carlos Tomasi bidai lagunak egindako argazkiak oinarri harturik.

Sarrera librea, aretoa bete arte