ISURIZ DOA BIZITZA, UKIMENA ETA AMETSAK Erakusketa
Noiz eta non
Noiztik: 2020/01/08 Noiz arte: 2020/01/23, 00:00 - 00:00
Deskribapena
Erakusketa
-
Urtarrilak 8 – 23
-
Zabalik: 09:00-19:30 (astelehenetik ostiralera)
-
Chillida aretoa
“Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak/Fluye la vida, el tacto y los sueños” erakusketak Juliantxo Irujo (Iruñea, 1960 – Bilbo, 2015) artistak bere azkenengo etapansortutako artelanen selekzio bat aurkezten du, 2005 eta 2015 bitartean sortutakoak hain zuzen, ohi ez bezalako kalitatea eta heldutasuna islatzen dituztenak. 2015eko uztailean zendu zenetik egiten den hirugarren erakusketa da.
Margolaria eta UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatean Pintura katedraduna, Irujok bizi esplorazio-bidaia gisa ulertzen zuen pintura, materiaren aukera sentiberetan zentratutako ikuspegi esperimental eta introspektibo batetik. Besteak beste, “Naturarekin ibiltzea” eta “Bizitzaren Omenaldia” serieetako margolanak nabarmentzen dira erakusketan. Lehenengoan, naturaren behaketak basoen arteko ibilbideak gogorarazten dituen irudikapen abstraktu eta aldakorrei forma ematen die, koadroetan bide desberdinetatik barrentzea eta aldi bakoitzean zirrara berriak sentitzeko aukera eskainiz.Bigarrenean, Juliantxok bizitzari egiten dio omenaldia paisaia psikologikoak diruditen margolanen mugimendu barroko eta fluktuatzailearen bidez: forma dinamikoez betetako formatu handiko lanak dira non formek irristatzen, alderatzen, laztantzen edo biratzen duten. Azken finean, dabilen bizitzaren, humanizatzen gaituen ukimenaren eta bizirauten gaituzten ametsen omenaldia dugu.
“Materia esploratzeak geure burua eta emozioak esploratzea dakar […] Margolaritzan aritu banaiz bizitza osoan geure bizitzaren ibilbidea eta esperientzia bera osatzen duten desioak, emozioak, egonezinak eta hausnarketak azalarazteko duen ahalmenean sinisten dudalako izan da” (Juliantxo Irujo).
- Urtarrilak 8 - 19:00
Inaugurazioa.
Chillida Aretoa