Jardueren historikoa

Bilbao Art District Bizkaia Aretoan

Noiz eta non

Noiztik: 2018/05/18 Noiz arte: 2018/05/27, 00:00 - 00:00

Deskribapena

 

Bilbao Art District 2018

UPV/EHUko ikasleen parte hartzeak Bizkaia Aretoan

 

  • “Crypto-anarchism”. Javier Rodríguez (eskailera nagusia)

Paper termikoz egindako gortina, hau da, tintarik erabiltzen ez duen eta bizitza grafiko efimeroa duen paperez egindako gortina. Wi-fi bidez inprimagailu termiko bati konektatutako komunikazio-tresna bat erabiliz (telefono mugikorra) sortua.

CRYPTO-AHARCHISM hitza, eta baita manifestua eta Cripto-anarkismoaren glosario bat ere, ASCII karaktereen bidez inprimatu dira; karaktereak gainjarri egin dira, gero eta gehiago, testua erabat irakurtezin bilakatu arte.

 
  • “Lo que hay en las paredes" Marion Cruza (2. eskailera)

Bertatik bertarako grabazio bat egitea da audio bat estudiotik kanpo erregistratzea. Kasu honetan, Bizkaia Aretoko langile finko bat eraikina “fonografiaz” arduratzen da, geuk filmatzen dugun bitartean. Irudian, gure gidaren enborrak, mikrofonoa eskuan duela, bigarren planoan uzten ditu erreferentzia espazialak. Haren mugimenduari begira gaude. Haren urratsak entzun eta jarraitzen ditugu; berak, aldi berean, aurreneko aldiz entzuten ditu urrats horiek, anplifikatuta. Gida bat bere burua gidatzen, soinuan zehar; kamera bat sonidista baten atzetik; ibilitako lekuaren soinu-erretratu bat.

 
  •  “Insurrección.exe” Susana Viñolo & Jean Pierre Vargas (eraikinaren sarreran)

Proiektu hau sortzen da gero eta automaizatuago dagoen oraingo paradigmaaren aurrean, eta teknologia berriak nabarmen baldintzatzen duten aktibismoaren aurrean; bertan, presentzia handia hartzen dute sare sozialek, ziberaktibismoak, eta manifestazioetarako  deialdiak sare eta interneten bidez egiteak, kontrol-espazio berri gisa. Horregatik guztiagatik, etorkizuneko gizarte automatizatuaz amestean, irudikatzen dugu makinek gizakia ordezka dezaketela edozein zereginetan, eta horrek ahalbidetuko digu manifestazioetan ohetik parte hartzea, eroso-eroso, altxatu eta kalera atera behar izan gabe, zeren robot bat bidaltzen baitugu gure ordez.

 
  • “0000000X” Maria de Andres (kristaleran)

Lan hau argazki-erretratu multzo batez osatuta dago; itxuraz, bertan guztia dago normaltasunez txertatuta. Nolanahi ere, xehetasun bisual guztiak kontrolatuta eta aurrez pentsatuta daude, ikuslearen arreta eta pentsamendua norabide jakin batera zuzentzeko. Asmoa da, irudien behaketa maila desberdinen bitartez, ikusleak gogoeta egin dezala horien egiazkotasunaz. Zantzu batzuek aurrean duguna hartualdi analogiko bat izan daitekeela erakusten duten bezala, sorkuntza digital baten aurrena susmarazten diguten beste zantzu batzuk ere antzematen dira aldi berean.

Asmoa da ikuslea nahastea erretratuan agertzen den pertsonaia bakoitzaren izanaz eta jatorriaz. Subjektua gizabanako erreala da, simulakro bisual gisa, baina garbi dago, halaber, horiek guztiak eraldatze-prozesuan dauden gorputzen isla besterik ez direla, hau da, komunikabideek hedatutako fikziozko errealitateetan egokitzeko eraldatzen ari diren gorputzen isla.

Proiektu honek erakutsi nahi du ezer ere ez dela itxuraz iruditzen zaiguna;  sistema bisualari eta berau kontrolatzen duten hedabideei buruzko gogoeta piztu nahi du ikuslearengan.