Jardueren historikoa

Bilbao Pride 2017

Noiz eta non

2017/06/23 2017/06/23, 18:00 - 22:00

Deskribapena

  • 18:00
  • Baroja Aretoa, Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, Bilbao)
  • Sarrera libre aretoa bete arte

 

Bilbao Pride LGBT pertsonen eskubideen alde sentsibilizatzeko ekitaldi soziokulturala eta ludikoa da. Ekainaren 22an eta 25ean egingo da, Bilbon bertan.

Aurtengo egitarauarekin, LGBT kolektiboa ikusarazteko, sozializatzeko, horren inguruan sentsibilizatzeko eta komertzioak dinamizatzeko jarduerak eta jarduera kultural, artistiko eta ludikoak bilduko zituen ekitaldi bat antolatu nahi izan da, batez ere Bilboko sare sozial, kultural eta komertziala kontuan hartuta, jendea gure hiri eta lurralderantz erakartzeko xedez. Arreta berezia jarri da emanaldietan oreka egon dadin hala genero aldetik (artista gizon zein emakumeak) nola hizkuntza aldetik (jarduera guzti-guztietan euskara eta gaztelania erabiliz).

 

ZinemaPride

Bilboko Frantses Institutuarekin eta UPV/EHUrekin batera antolatu da, egitarauaren alderdi kulturala, artistikoa eta bisuala indartzeko egitasmo berria.

Horren barruan, "Noor" filma aurkeztuko da, Çagla Zencirci eta Guillaume Giovanettirena (koprodukzioa: Frantzia, Turkia, Pakistan)

 

"Noor" filmaren proiekzioa

 

Zuzendariak: Çağla Zencirci, Guillaume Giovanetti
Urtea: 2012
Iraupena: 78 min.
Banaketa: Institut Français

Sinopsis:

Noor-ek gizon izan nahi du. Jada ez da Pakinstango Kushra komunitate transgeneroko kide. Orain, gizonezkoen lana egiten du kamioi zentro bateko dekorazioan, baina erabaki bat hartuko du: bera den bezala onartuko duen neska bat aurkitu behar du.

 

Filma aurkeztuko dute:

  • Josu Eguren.  El Correo egunkariko zinema-kritikaria eta Zinemakumeak zikloaren programatzailea.
  • Brais Rodríguez.  Caostica-ko kidea eta Euskal Herriko Zinema Eskolan irakaslea.