Voces que caminan
Noiz eta non
2019/09/25, 19:00 - 00:00
Deskribapena
VOCES QUE CAMINAN
Zinema Zikloa
Proiekzioa + mahai ingurua
Moderatzailea: Gabriel Villota Toyos. Irakaslea. Ikus-entzunezko komunikazioa eta
Publitzitate saila. UPV/EHU.
- Urriak 9-16-23 octubre
- 19:00
- Bizkaia Aretoa-UPV/EHU. Baroja Aretoa
Sarrera libre aforo bete arte/ entrada libre hasta completar aforo
Bruce Chatwinek The Songlines bere liburuan kontatzen du aborigenek Australiako azalera erraldoian zehar egiten zituzten oinezko ibilbideen oroipena gordetzen zutela beren abestien bidez: berriro abestean, eta tribuko gainerako kideei erakustean, nolabaiteko soinu-mapa interpretatzea ahalbidetzen zuen baliabide mnemoteknikoa aktibatzen zuten, eta, horrez gain, moduren batean, kantuaren beraren sonoritatea komunitatearen materialtasun bihurtzen zuten, ahotsaren eta kontakizunaren bidez sortua. Ahots horien, aztarnen, arrastoari jarraituz eta horiek entzutean, beren errealitate latentea eguneratzea bezala litzateke.
Filmen ziklo honek horren berri eman nahi du: jakinarazi nahi digu nola, zinemaren bidez, zinemagile batzuek ahotsen lekualdatzeen forma ezberdinei buruz hitz egin nahi izan diguten, askotariko espazioetan zehar, naturalak zein hirikoak, eta nola ahots horietatik bizi garen mundu honi buruzko narratiba ezberdinak sortu diren.
Aurkezten dugun ziklo hau proiektu zabalago eta handinahiago baten hasiera da; proiektu horretan, hain zuzen, ahotsen trazei jarraitu nahi diegu, espazioan eta denboran zeharreko beren lekualdatzeetan eta ikuspegi oso ezberdinetatik: artean nahiz antropologian, poesian edo biologian oinarrituta. Hitz batean, bi ideia hauek gurutzatzetik abiatzen den ikerketa bat da: alde batetik, ahotsaren soinua entzuteko beharrezkoa den isiltasunaren bilaketa, horren bidez bere aztarna berraktibatzeko, eta, bestetik, ibiliaren trazen, gorputzaren mugimenduaren eta horrek mugitzean egiten duen soinuaren miaketa, ahotsaren beharrezko euskarri gisa eta, halaber, muga horietara, muga-espazio horietara, hutsetara, zentzua sortzea posible izango den aldiri horietara iristeko beharrezko jarduera gisa.
Uccelacci e uccelini. Pier Paolo Pasolini (1966, 89’)
Parte hartzaileak: Gabriel Villota Toyos eta Santiago Pascual (Cine Fórum cinema. UPV/EHU-Bizkaiko Esperientzia Gleak)
Urriak 9 - 19:00
Totòk, ogibidez nekazaria, eta Ninettok, bere semeak, bideari ekiten diote Erromaren inguruetan; luzamendu bat eskatzera doaz, familiaren finkaren gaineko zorra kitatu ahal izateko. Bidean, bizitzari eta heriotzari buruz hitz egiten dute biek ohiz kanpoko pertsonaia batekin: hitz egiten dakien bele batekin, hain zuzen. Beleak dio guardia zaharreko intelektual marxista bat dela, eta teoria bat dauka humanitateri buruz; bi partzeletan banatzen dela uste du: txoritzarrena eta txoritxoena. Filma Asisen, Toscanan, Erroman eta Erromako Fiumicino aireportuan grabatu zen, eta protagonisten ibilbidean oinarritzen da, landa eta hiriaren arteko hasierako lurretatik.
Gerry. Gus Van Sant (2002, 103’)
Parte hartzaileak: Gabriel Villota Toyos / Norberto Albóniga (Cineclub FAS)
Urriak 16 - 19:00
Bi lagunek errepide-bidaia bat hasten dute, momentu jakin batean errepidea utzi eta ezezagunean barneratzea erabakitzen duten arte. Bide zehazturik gabe, bi “Gerry” horiek basamortuan galtzera eramango dituen itzulirik gabeko ibilbideari ekingo diote. Umore onak eta beren buruengan duten konfiantzak aurrera jarraitzeko indarrak emango dizkie, egun batean, bizi duten egoera dramatikoaz ohartzen diren arte; orduan, nahi gabe, bien arteko laguntasunaren sendotasuna proban jarriko dute.
Mimosas. Oliver Laxe (2016, 96’)
Parte hartzaileak: Gabriel Villota Toyos eta Iratxe Fresneda
Urriak 23 - 19:00
Filmak Shakiben istorioa kontatzen du. Shakib Marokoko mendietara bidaiatzen duen gizon modernoa da, eta, bertan, beste garai historiko bateko bi bidelapurrekin egiten du topo: xeke zahar baten gorpua Sijilmasa hiri zaharrera eramaten ari dira, haren pertsona maiteen alboan deskantsatu dezan. Shakib gizon gazte eta bakartia da, espiritualitatearen inguruan dituen ezagutzengatik ezaguna. Bere buruzagiak hautatu du Atlas mendietarako basamortuan zeharreko bidaia arrakastatsua bermatzeko. Beste agertoki batean, xeke zahar bat buru duen karabana txiki bat garai bateko (eta, orain, hondar bihurtutako) Sijilmasa hirira bidean doa. Xekeak bere familiaren ondora iritsi nahi du, lagun artean hil ahal izateko.