Irakasleak
MONICA URIZAR ARANA
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Saila
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- monica.urizar@ehu.eus
Mónica Urízar 1982an jaio zen. Industria Ingeniaritza 2006an titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, UPV/EHUn, Bilbon (Espainia). 2012an aurkeztu zuen "Methodology to Enlarge the Workspace of Parallel Manipulators by means of Non-singular Transitions" nazioarteko tesia, eta Ingeniaritza Mekanikoan doktoretza lortu zuen. Tesiak doktoregoko aparteko saria jaso zuen, Euskal Herriko Unibertsitateak emana.
Bere ikerketa-ibilbidean zehar, hainbat kongresutan parte hartu du: robotikaren, makinen eta mekanismoen diseinuaren, zinematika konputazionalaren eta abarren arloetan. Nabarmentzekoa da 18 artikulu argitaratu dituela Nazioarteko Aldizkari indexatuetan (guztiak ingeniaritza mekanikoaren eta robotikaren esparrukoak), 6 artikulu Aldizkari Nazionaletan, 20 liburu-kapitulu Nazioarteko Kongresuetatik datozenak, eta ikertzaile gisa parte hartu duela deialdi publikoetan finantzatutako 8 I+G proiektutan. Gainera, bi egonaldi egin ditu atzerriko ikerketa-zentroetan, Innsbruck-eko (Austria) unibertsitateetan eta Aachengo (Alemania) RWTH unibertsitateetan.
Gaur egun, irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Mekanikoko Sailean. Ingeniaritza mekaniko eta biomedikoarekin, mekanismoen eta makinen teoriarekin, bibrazio mekanikoekin, mekanismoen analisi eta diseinuarekin.